Arautegia

Inprimatu

56/2015 DEKRETUA, maiatzaren 5ekoa, «Asociación T4 de lucha contra el SIDA / HIESaren aurkako T4 Elkartea» onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila; Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 2073
  • Xedapen-zk.: 56
  • Xedapen-data: 2015/05/05
  • Argitaratze-data: 2015/05/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteei onura publikokoak direla aitortu ahal izango zaie, baldin eta elkarteok beren jardueren bitartez interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen bultzatzen badituzte.

Lege horren babespean, HIESaren aurkako T4 Elkarteak eskatu du aitorpen hori eman dakiola, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako, HIESa duten pertsonen eskubideen alde egiten duen lanagatik.

HIESaren aurkako T4 Elkartea erakundea 1992ko martxoaren 9an sortu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, Justizia Saileko Kabinete Teknikoaren 1992ko martxoaren 17ko Ebazpenari jarraikiz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean dago inskribatuta (erregistro-zenbakia: AS/B/03240/1992).

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten du.

Sortu zenetik, HIESaren aurkako T4 Elkarteak bere helburuak lortzeko behar izan dituen jarduera guztiak egin ditu; honako helburu hauek, besteak beste: HIESa duten pertsonen eskubideak babestea; gizartean eragitea, aldaketak sortzeko, HIESa beste edozein gaixotasun bat balitz bezala ikus dadin; herri-erakundeak bultzatzea asistentzia-zerbitzuak sortzera, beharrezko estaldura izan dezaten; populazio guztia eta gizatalde zehatzak sentsibilizatzea, HIESaren infekzioa prebenitzeko kanpainen eta jardueren bitartez.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez deklaratu behar da onura publikokoa dela, kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak proposatuta. Sail eskudunak izapidetuko du prozedura, eta bertan sor daitezkeen auzi guztiak ebatziko ditu. Agindu hori betetzearren, behar den espedientea izapidetu da, zeinari erantsi baitzaizkio sailek eta erakundeek egindako txostenak, horretarako eskatutakoak.

Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Osasuneko sailburuak proposatuta, entitate eta erakunde interesdunek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko maiatzaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Horrekin batera, deklarazio honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legeko 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko maiatzaren 5ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ÁNGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik