Arautegia

Inprimatu

46/2025 DEKRETUA, otsailaren 18koa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ondasun eta eskubide hauek okupatzea, nahitaez desjabetzeko, Berriatuko udalerrian: Monteganeko (Berriatua) eta Gorozikako (Ondarroa) edateko uren araztegietako (EUA) hornikuntza-sistemak bateratzeko proiektua gauzatzeko behar direnak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1020
  • Xedapen-zk.: 46
  • Xedapen-data: 2025/02/18
  • Argitaratze-data: 2025/03/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Monteganeko (Berriatua) eta Gorozikako (Ondarroa) edateko uren araztegietako (EUA) hornikuntza-sistemak bateratzeko proiektuaren espedientea formalki prestatu eta onartu ondoren, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak adierazi zuen lursail guztiak erabilgarri behar zituela proiektua gauzatzeko.

2022ko abenduaren 29an, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak erabaki zuen nahitaezko desjabetze-espedientea hastea, eta hamabost eguneko epean jendaurrean jartzea eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrenda, hala prentsan nola 2023ko otsailaren 1eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (22. zk.). Geroago, 2023ko azaroaren 7an egindako bilkuran, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea proiektuak ukitutako eskubideak eta ondasunak okupatzeko urgentzia deklaratzeko, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetze aldera.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen bere garaian, eta bi alegazio aurkeztu ziren, administrazio-espedientean adierazten denez.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea atzeraezintzat jotzen da eskatzaileak adierazitako inguruabar hauengatik:

Historikoki, Artibai ibaiaren arroak udalerri-mailako hainbat hornikuntza-sistema izan ditu, baina bertan ez dago udalez gaindiko sistemarik (hau da, gainazala erregulatzeko obrak dituena).

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Lea Artibai eskualdeko hornidura-sistemari buruzko azterlan bat egin zuen 2013an. Azterlan horren arabera, eta sistemaren ustiapen-esperientziarekin egiaztatu denaren arabera, eskualde horrek agorraldietan 9 l/s-ko defizita du arroaren goialdean (Markina), eta 14 l/s-ko defizita arroaren behealdean (Ondarroa-Berriatua).

Harrezkero, Partzuergoa lurpeko baliabide berriak bilatzen aritu da. Baliabide horiek une honetan beharrezkoagoak dira, arroan ezarritako emari ekologikoa handitzeak eragina izan baitezake gainazaleko egungo ur-harguneengan. Bilaketa horren lanak honako hauek izan dira: ikerketa hidrogeologikoko zundaketak, lurpean ura bilatzeko.

Arroaren beheko aldeari dagokionez, lehen zundaketa bat zulatu zen Berriatuan, 2017an, Munaberreka errekaren ibilguaren alboan eta El Ebro iturburutik gertu (Berriatua-A izena eman zitzaion eta aurreikusitako sakonera 200 m-koa zen). Zundaketa horren emaitza negatiboa izan zen. Hau da, ez zen ikusi, zulaketan zehar, garrantzizko ur-emaria ematen zuen akuifero-mailarik. Emaitza horien ondorioz, zundaketa berri bat zulatzea erabaki zen (aurrekoaren hurbileko kokaleku batean eta Berriatua-B izenekoa). Zundaketa hori 2020ko abuztutik azaroa bitartean egin zen (400 metroko sakonera), eta emaitza produktiboa izan da.

Proiektu honek jasotzen dituen lanen helburu nagusia da zundaketa horretatik atera daitekeen emaria Ondarroako EUAra bideratzea. Jarduketa horrekin batera, egun Berriatuko EUAra eta Ondarroako EUAra iristen diren baliabide guztiak (zundaketarena barne hartuta) bateratzeko beharrezko hoditeriak ere jasotzen ditu (guztiak Ondarroan). Horri esker, beharrezkoak ez diren instalazioak eta ponpaketak kendu ahal izango dira. Aldi berean, hodi-bideak ere egokitu ahal izango dira: biodibertsitatearen kontserbazio-eremuetatik aldenduko dira (Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremuak eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak) eta 500 urteko errepika-denborako uholde-uraldien eragin-eremuetatik kanpo utziko dira.

Horrela, eremu horretan dagoen ur-defizita ezabatu nahi da, baliabide berri hori gehituz, eta udalez gaindiko sistema bat sortuz. Sistema horrek baliabidearen kudeaketa hobe baterako aukera emango du eta herritarrei hornidura bermatuko die.

«Agorraldi bakoitzean, Berriatuko eta Ondarroako udalerriak ur-murrizketen atarian egoten dira, BBUPk ezinezkoa baitu bateragarri egitea giza hornidurarako beharrezkoak diren ur-kenketak ibaien emari ekologikoak betetzearekin. Beraz, beharrezkoa da lurrak erabilgarri edukitzea ahalik eta azkarren, lanei ekiteko eta arazoa ezabatzeko».

Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio deklaratzea urgentziaz okupatu behar direla nahitaez desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak, nahitaezko desjabetzeak hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari dagokio horretarako proposamena aurkeztea Gobernu Kontseiluari.

Hori dela eta, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak proposaturik eta Gobernu Kontseiluak 2025eko otsailaren 18ko bilkuran proposamena aztertu ondoren, hau

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aurretiaz berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko otsailaren 18an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,

DENIS ITXASO GONZÁLEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik