Arautegia

Inprimatu

41/2023 DEKRETUA, martxoaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako funtzionarioen eta langile lan-kontratudunen lanpostuen zerrendak onartzen dituzten dekretuak aldatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 1805
  • Xedapen-zk.: 41
  • Xedapen-data: 2023/03/28
  • Argitaratze-data: 2023/04/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioei eta langile lan-kontratudunei gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori zenbait aldiz aldatu da; besteak beste, ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez eta maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretuaren bidez (dekretu horiek funtzionarioei eta langile lan-kontratudunei gordetako lanpostuen zerrendak aldatzen dituzte, hurrenez hurren); bi kolektibo horien analisi funtzionalak egiteko prozesuek ekarri dituzte aldaketak. Eta 61/2022 Dekretuaren bidez ere aldatu da 226/1997 Dekretua (61/2022 Dekretua, maiatzaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioen kidegoak eta eskalak arautzen dituen azaroaren 11ko 7/2021 Legera egokitzeko dena).

Lanpostuen zerrendak Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko tresna dira, eta, beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu diren eta aldeko ebazpena jaso duten aldaketak sartu behar dira aldizka, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. artikuluan aurreikusitakoa betetze aldera.

Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko martxoaren 28ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, dekretua argitaratu eta biharamunetik hilabete igaro baino lehen; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, dekretua argitaratu eta biharamunetik bi hilabete igaro baino lehen.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko martxoaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)