Arautegia
Inprimatu379/2024 DEKRETUA, azaroaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematekoa «Data Center Euskadi, S.L.» sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasuneko partaidetzen ordezkariari baimena ematekoa sozietate horren estatutuetako 5. artikulua aldatzeko onespena emateko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila; Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 235
- Hurrenkera-zk.: 5524
- Xedapen-zk.: 379
- Xedapen-data: 2024/11/19
- Argitaratze-data: 2024/12/03
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun; Ekonomia
Testu legala
Uztailaren 26ko 96/2022 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena eman zitzaion orduan eratzeko bidean zen «Data Center Euskadi, S.L.» sozietatean parte hartzeko. Data Center Euskadi, S.L. sozietatearen helburu soziala da datu-zerbitzuen eta sistema informatikoen azpiegituren prozesatze eta kudeaketa zentralizatua egitea edozein entitate publiko edo pribaturen alde, eta zerbitzu horiek emateko behar den aholkularitza ematea.
Data Center Euskadi, S.L.ko Administrazio Kontseiluak erabaki du kapital-gehikuntza bat egiteko proposatzea Akziodunen Batzar Nagusiari, bere inbertsio-proiektua martxan jartzeko egin beharreko inbertsioak egiten hasteko.
Euskadiko Ondareari buruzko Legeko 110.1 artikuluak ezartzen duenez (lege horren testu bategina azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen), enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, Gobernu Kontseiluaren aldez aurreko baimena behar da, eta baimen hori dekretu bidez eman behar da.
Sozietatea egitekoa den kapital-zabalkuntzan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak guztira 720.000 euroko zenbatekoarekin parte hartuko du, hau da, proposatutako zabalkuntzaren % 15ekin (zabalkuntza 4.800.000 eurokoa izango da). Hala, % 15ekoa izango da aurrerantzean hark Data Center Euskadi, S.L.ren kapitalean izango duen partaidetza.
Kapital-zabalkuntzak berekin dakar kapital-sozietateen estatutuetako dagokion artikulua berridatzi beharra. Hori dela-eta, Euskadiko Ondareari buruzko Legeko testu bategineko 111.2 artikulua aplikatu behar da, zeinak ezartzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren zuzeneko eta zeharkako titulartasuneko akzioen ordezkariek, sozietate-estatutuak onartzearen edo aldatzearen alde egiteko, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dutela, eta ondareari buruzko eskumenak dituen sailburuak eta sozietatea berari lotuta dagoen saileko sailburuak biek batera proposatu behar dutela baimena ematea.
Ondorioz, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak eta Ogasun eta Finantzetako sailburuak batera proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2024ko azaroaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko azaroaren 19an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL DANJOU OLAIZOLA.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.