Arautegia

Inprimatu

37/2021 DEKRETUA, irailaren 22koa, lehendakariarena, Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 195
  • Hurrenkera-zk.: 4964
  • Xedapen-zk.: 37
  • Xedapen-data: 2021/09/22
  • Argitaratze-data: 2021/09/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Ekainaren 28ko 96/2016 Dekretuaren bidez sortu zen Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea, eta ekainaren 22ko 152/2021 Dekretuak aldatu du dekretu hori. Osaera eta kideak izendatzeko sistema sortzeari buruzko Dekretuaren 4. artikuluan daude araututa. Artikulu horrek ezartzen du Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak direla:

  1. Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, buru dela.

  2. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren titularra.

  3. Eusko Jaurlaritzan industria-arloko eskumena duen sailaren titularra.

  4. Eusko Jaurlaritzan turismo-arloko eskumena duen sailaren titularra.

  5. Eusko Jaurlaritzan kulturaren eta euskararen arloan eskumena duen sailaren titularra.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-ganberetako bokala.

  7. Bilboko Guggenheim Museoaren zuzendari nagusia.

  8. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren presidentea.

  9. Mondragon Nazioarteko Merkataritza Korporazioaren presidentea.

  10. Agirre Lehendakaria Fundazioaren presidentea.

  11. Unesco Etxearen presidentea.

  12. Munduko Landagunea Garapenerako Elkartearen presidentea.

  1. Basque Culinary Center Fundazioaren zuzendari nagusia.

  2. Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko errektore-kargua duten pertsonak, hurrenkera horretan, txandaka eta urtez urte.

  1. Euskal Zientzia eta Teknologia Partzuergoaren (Basque Research and Technology Alliance BRTA) zuzendari nagusia.

  2. BC3 Basque Center for Climate Change bikaintasuneko ikerketa-zentroaren presidentea.

  3. TKNIKA Lanbide Heziketarako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroaren zuzendari exekutiboa.

  4. Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioaren zuzendari zientifikoa.

  5. Euskararen arloko aditu bat, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak proposatuta.

  6. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua osatzen duten garapenerako lankidetzako euskal gizarte-eragileen ordezkari bat, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak proposatuta.

  7. Kanpoko euskal komunitatearen ordezkari bat, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak proposatuta.

  8. Nazioarteko proiekzioa duten bi pertsona ospetsu, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak proposatuak.

  9. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko pertsona bat, Kontseiluko idazkari-lanak egingo dituena; hitz egiteko eskubidea izango du, baina ezin izango du botorik eman.

    Ekainaren 28ko 96/2016 Dekretuaren 4. artikuluaren 1. apartatuan amaieran ezartzen denez, pertsona horiek eskubide osoko kideak dira Kontseiluan, eta lehendakariak izendatzen ditu, 4 urteko aldi berriztagarrirako.

    Aurreko ataletan adierazitakoaren arabera, Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzeko proposamenak egin dira.

    Horregatik guztiagatik, honako hau

María Ángeles Elorza Zubiria andrea, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.

María Aránzazu Tapia Otaegui andrea, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburua.

Javier Hurtado Domínguez jauna, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua.

Bingen Zupiria Gorostidi jauna, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.

Joseba Mikel Arieta-Araunabeña Bustinza jauna, Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganberako idazkari nagusia.

Juan Ignacio Vidarte Fernández jauna, Bilboko Guggenheim Museoaren zuzendari nagusia.

Manuel Salaverria Monfort jauna, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren presidentea.

Oscar Goitia Zubizarreta jauna, Mondragon Nazioarteko Merkataritza Korporazioaren presidentea.

Juan Jose Ibarretxe Marcuartu jauna, Agirre Lehendakaria Fundazioaren presidentea.

Nieves Fernández Vicente andrea, Unesco-Etxearen presidentea.

Martín Uriarte Zugazabeitia jauna, Munduko Landagunea Garapenerako Elkartearen presidentea.

José María Aicega Zubillaga jauna, Basque Culinary Center Fundazioaren zuzendari nagusia.

Maria Eva Ferreira García andrea, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea; José María Guibert Ucín jauna, Deustuko Unibertsitateko errektorea; eta Vicente Atxa Uribe jauna, Mondragon Unibertsitateko errektorea, hurrenkera horretan, txandaka eta urtez urte.

Ricardo Bueno Zabalo jauna, Euskal Zientzia eta Teknologia Partzuergoaren (Basque Research and Technology Alliance BRTA) zuzendari nagusia.

Adolfo Morais Ezquerro jauna, BC3 Basque Center for Climate Change Bikaintasun Ikerketarako Zentroaren presidentea.

Jon Mirena Labaka Intxauspe jauna, TKNIKA Lanbide Heziketarako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroaren zuzendari exekutiboa.

Fernando Pedro Cossío Mora jauna, Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioaren zuzendari zientifikoa.

Kirmen Uribe Urbieta jauna, euskararen arloko ordezkari aditua.

Sofía Marroquín Guerrero andrea, Euskadiko GKEen Koordinakundeko presidentea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kide diren garapenerako lankidetzako euskal gizarte-eragileen ordezkari gisa.

María Aránzazu Anitua Marsán andrea, kanpoko euskal komunitatearen ordezkari gisa.

Eneko Landaburu Illarramendi jauna eta Ana María Correa López, nazioarteko proiekzioa duten pertsona ospetsuak.

Myriam Begoña Larroulet Rotaeche andrea, Kanpo Harremanetarako zuzendaria, Kontseiluko idazkari-lanak egingo dituena.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Dekretu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Argitara bedi dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko irailaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.