Arautegia
Inprimatu35/2023 DEKRETUA, azaroaren 28koa, lehendakariarena, Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeko kideak izendatzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 233
- Hurrenkera-zk.: 5447
- Xedapen-zk.: 35
- Xedapen-data: 2023/11/28
- Argitaratze-data: 2023/12/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 87. artikuluaren bitartez, Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordea sortu zen, alerta goiztiarreko organo gisa. Batzorde horren helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ekimenez burutzen diren araugintza-prozesuetan toki-autonomia zaintzea, lege horrek edo indarrean dagoen gainerako legeriak udalerriei aitortutako eskumen propioei soil-soilik eragiten dieten kasuetan.
Aipatutako legean ezarritakoaren arabera, batzorde horren burua toki erakundeen ordezkariek izendatzen dutena izango da eta hamabi kidek osatuko dute batzorde hori:
Sei toki mailako ordezkariak izango dira, Tokiko Politika Publikoen Kontseiluan.
Gainerako seiak alkate edo zinegotzien artean aukeratuko dira: lehentasuna emango zaie lurralde irizpideei eta emakume eta gizonen arteko parekotasuna ziurtatuko da. Horietatik heren batek 5.000 biztanletik beherako udalerrietako alkatea edo zinegotzia izan beharko du.
Halaber, Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 89. artikuluak zehazten du tokiko maila instituzionalari dagozkion kideak lehendakariak izendatuko dituela, ezarpenik handiena duen euskal udalen elkarteak proposatutakoaren arabera.
Lehendakariaren urriaren 24ko 31/2019 Dekretuaren bitartez, Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeko kideak izendatu ziren.
2023ko maiatzaren 28an udal-hauteskundeak izan ondoren, Euskadiko Udalen Elkartearen Batzorde Eragileak erabaki du lehendakariari proposatzea beste kide batzuk izenda ditzala.
Horregatik guztiarengatik, honako hau
Esther Apraiz Fernández la Peña andrea, Derioko alkate-presidentea.
Natividad López de Munain Alzola andrea, Burgeluko alkate-presidentea.
Erlantz Urresti Olasagaste jauna, Maruri-Jatabeko alkate-presidentea.
Maialen Gurrutxaga Uranga andrea, Elgoibarko alkate-presidentea.
Jon Luqui Albisua jauna, Urretxuko alkate-presidentea.
Eneritz Azpitarte Aranzabal andrea, Zaldibarko alkate-presidentea.
lñigo Hernando Arriandiaga jauna, Galdakaoko alkate-presidentea.
Gurutze Etxezabal lturrioz andrea, Orexako alkate-presidentea.
Xabier Olano Jauregi jauna, Altzoko alkate-presidentea.
Txelo Auzmendi Jiménez andrea, Asparrenako alkate-presidentea.
Agustín Valdivia Calvo jauna, Lasarte-Oriako alkate-presidentea.
Raúl Palacio Portillo jauna, Karrantza Haranako alkate-presidentea.
Dekretu honek dekretuan bertan ezarritako datatik izango ditu ondorioak, nahiz eta EHAAn beste egun baten argitaratu.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENGOA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteizen, 2023ko azaroaren 28an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.