Arautegia
Inprimatu332/2024 DEKRETUA, azaroaren 12koa, Finantza Politikako zuzendaria kargutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 223
- Hurrenkera-zk.: 5206
- Xedapen-zk.: 332
- Xedapen-data: 2024/11/12
- Argitaratze-data: 2024/11/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Azaroaren 10eko 263/2020 Dekretuaren bidez, Arantza Larrauri Aranguren andrea Finantza Politikako zuzendari izendatu zen. Hala ere, pertsona hori titularra zen organoa Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendaritza izatera igaro da, Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organiko eta funtzionala onartzen duen urriaren 29ko 313/2024 Dekretuaren ondorioz. Hori dela eta, egoera berrira egokitzeko, beharrezkoa da Arantza Larrauri Aranguren andrea desagertutako kargutik kentzea eta, ondoren, egungo karguan izendatzea.
Horrela, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko azaroaren 12an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
Dekretu honek 2024ko azaroaren 11tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko azaroaren 12an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL DANJOU OLAIZOLA.