Arautegia

Inprimatu

32/2023 DEKRETUA, otsailaren 28koa, «Zabalduz Koop. Elk.» erakundea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 1281
  • Xedapen-zk.: 32
  • Xedapen-data: 2023/02/28
  • Argitaratze-data: 2023/03/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ekonomia

Testu legala

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluak xedatzen duenez, gizarte-intereskotzat aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuen eskaintzan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeak, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzak betetzen dituztenean, hain zuzen, Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreak Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen egiten duen ibilbidea eta ekarpena aitortzeko.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretua gizarte-zerbitzuetako irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko deklaratzeari buruzkoa da, eta gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, aipatutako aitorpena eskatu du «Zabalduz Koop. Elk.» erakundeak, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak jakinarazi duen bezala, «Zabalduz Koop. Elk.» erakundea 2014. urtean eratu zen, eta helburu hauek ditu:

  1. Bizitoki eta bizikidetzako proiektu integralak (gizarte- eta hezkuntza-arlokoak, terapeutikoak), babesik gabe eta/edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden adingabeen eta gazteen bizi-proiektua orientatu, definitu eta sendotzeko.

  2. Infraetxeetan dauden, kalean bizi diren, gizartetik baztertuta dauden edo gizarte-laguntza eskatzeko moduan dauden adinekoak laguntzeko eta gizarteratzeko programak.

  3. Baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko eta/edo laneratzeko eta laguntzeko programak.

  4. Pertsonen garapenerako ingurumen-hezkuntzako programak, ingurumen-arazoekiko kontzientzia eta konponbide egokiak sortzeko, prebentzio-jardueren eta komunitate-garapenarekin lotutako estrategien bidez.

  5. Osasun-hezkuntzako programak bizi-ziklo osoan zehar, eguneroko bizitzako eremu guztietan eragina (osasuna, eskola, komunitatea...) eta ikuspegi positiboa eta integrala dutenak, bizimodu osasungarriak sustatzearen bidez.

  6. Familietan esku hartzeko eta gurasotasun positiboa sustatzeko programak, bai eta familiei eta banakakoei bizitzaren etapa guztietan laguntza psikosoziala emateko programak ere.

  7. Aurrerapen ekonomiko eta sozialean eragina duten garapenerako lankidetzaren arloko programak.

  8. Jardun-eremuari eta egindako esku-hartzeei buruzko ezagutza sortzea eta partekatzea, prestakuntza-, ikerketa- eta hedapen-jarduerak sustatuz.

    Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du etenik gabe jardun duela 2017az geroztik, Euskal Autonomia Erkidego osoan. Batez ere Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatzen ditu bere eginkizunak.

    Aipatutako urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu baten bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, dagokion espedientea izapidetu ondoren.

    Horren ondorioz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko otsailaren 28ko bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik