Arautegia

Inprimatu

32/2019 DEKRETUA, urriaren 24koa, Lehendakariarena, Zerga Koordinaziorako Organoan udalek dituzten ordezkariak izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 5096
  • Xedapen-zk.: 32
  • Xedapen-data: 2019/10/24
  • Argitaratze-data: 2019/11/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Zerga Bateratze, Koordinazio eta Elkarlanari buruzko maiatzaren 30eko 3/1989 Legearen 16. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritakoaren arabera, Lehendakariaren uztailaren 22ko 22/2016 Dekretuaren bitartez, Zerga Koordinaziorako Organoen udalen ordezkariak izendatu ziren.

2019ko maiatzaren 26an egindako udal-hauteskundeen ondoren, Euskadiko Udalen Elkartearen Batzorde Exekutiboak, 2019ko urriaren 10ean egindako bileran, erabaki du Lehendakariari proposatzea Zerga Koordinaziorako Organoan parte hartuko dute euskal udalen ordezkariak izendatzea.

Horregatik guztiarengatik, eta Zerga Bateratze, Koordinazio eta Elkarlanari buruzko maiatzaren 30eko 3/1989 Legean ezarritakoarekin bat eginik, honako hau

Javier Gorbeña García jauna, Zigoitiako alkate-udalburua.

Jaime Domínguez-Macaya Laurnaga jauna, Donostiako Udalaren zinegotzia.

Idoia Buruaga Barcena andrea, Elorrioko alkate-udalburua.

Dekretu honek ondorioak izango ditu dekretuan ezarritako dataren egunetik aurrera, nahiz eta EHAAn beste egun baten argitaratu.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Argitara bedi dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, guztiek izan dezaten horren berri.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko urriaren 24an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.