Arautegia
Inprimatu32/2015 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, Lehendakariarena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kide bat aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 2
- Hurrenkera-zk.: 20
- Xedapen-zk.: 32
- Xedapen-data: 2015/12/21
- Argitaratze-data: 2016/01/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duen apirilaren 8ko 49/2014 Dekretuaren 9. artikuluak ezarritakoaren arabera, Eusko jaurlaritzako lehendakariak izendatuko ditu Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kideak. Batzorde hori Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren barruko organo aholku-emailea da, eta zientziaren, teknologiaren, ikerketaren eta berrikuntzaren euskal sistemari buruz aholkuak eman eta proposamenak egingo ditu.
Artikulu horretan ezarritakoaren arabera, bestalde, Aholkularitza Batzorde Zientifikoa, gehienez ere, hamar pertsonek osatuko dute. Lau urtez izango dira pertsona horiek Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kide. Epe hori amaitzean, beste agintaldi baterako izenda daitezke.
Horrela, Lehendakariaren apirilaren 25eko 15/2014 Dekretuaren bitartez, Aholkularitza Batzorde Zientifikoa osatzen duten kideak izendatu ziren.
Horretarako izendatutako pertsona baten arrazoi pertsonalak direla-eta, ordezkatua izango da gelditzen den denborarako, aipatutako lau urteak bete arte.
Horrenbestez, hauxe
Vitoria-Gasteizen, 2015eko abenduaren 21ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 21/2018 DEKRETUA, abenduaren 19koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez aldatzen baitira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kideak.
- Ikus: 15/2014 DEKRETUA, apirilaren 25ekoa, Lehendakariarena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kideak izendatzeko dena.