Arautegia

Inprimatu

3/2023 DEKRETUA, urtarrilaren 17koa, zeinaren bidez seigarrenez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakasle ez diren langile lan-kontratudunen lanpostuen zerrenda onartzen duen dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 485
  • Xedapen-zk.: 3
  • Xedapen-data: 2023/01/17
  • Argitaratze-data: 2023/01/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Uztailaren 4ko 186/2017 Dekretuaren bidez (2017ko uztailaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 131. zenbakia), onartu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakasle ez diren langile lan-kontratudunen lanpostuen zerrenda. Dekretu hori zuzendu egin zen, lanpostuen zerrenda osatzen duen eranskina osorik berriro argitaratuta, 2017ko abuztuaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 164. zenbakian.

Ondoren, honako dekretu hauek aldatu zuten uztailaren 4ko 186/2017 Dekretu hori: 34/2018 Dekretua, martxoaren 6koa; 61/2018 Dekretua, apirilaren 24koa, 49/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, 128/2021 Dekretua, apirilaren 20koa, eta 47/2022 Dekretua, apirilaren 12koa. Horiek guztiek aldatzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakasle ez diren langile lan-kontratudunen lanpostuen zerrenda onartzen duen dekretua.

Administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldi-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko xedez.

2018ko apirilaren 13an, Administrazioak akordio bat sinatu zuen sindikatuekin, eta, horren arabera, Hezkuntza Sailak konpromisoa hartu zuen, ordezkaritza sindikalarekin negoziatu ondoren, estrukturaltzat har zitezkeen lanpostuak lanpostu-zerrendetan sartzeko urtero.

2022ko maiatzaren 30eko Mahai Negoziatzailean, lanpostuen zerrendan 487 lanpostu berri sartzea negoziatu zen, lanpostu horiek estrukturaltzat jo baitziren. Horren ostean, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 15/2022 Legeak onartu ditu 487 lanpostu berri horiek, eta Pertsonalaren Eranskinean sartuta daude.

Horietatik laurehun eta berrogeita hamar plaza hezkuntza laguntzako espezialisten kategoriari dagozkio, bost fisioterapeuten kategoriari, bost lanerako terapeuten kategoriari, hiru transkriptore eta materialaren egokitzaileen kategoriari eta hamabost zeinu-hizkuntzako interpreteen kategoriari.

Azkenik, eta Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Osorik Babesteko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikulua betez, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakasle ez diren langile lan-kontratudunen lanpostuen zerrendan sartutako lanpostu sortu berriak betetzeko, jadanik sortuta daudenak bezala, ezinbestekoa izango da epai irmo baten bidez zigortua ez izatea sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako eta gizakien salerosketaren inguruko edozein delitu egiteagatik, Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. eta VII. bis tituluetan tipifikatuta daudenak, hurrenez hurren. Horretarako, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa eskatzen da.

Horren ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko urtarrilaren 17an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko urtarrilaren 17an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.