Arautegia

Inprimatu

31/2023 DEKRETUA, otsailaren 28koa, «Asociación Gipuzkoana de Investigación y Prevención del Abuso de las Drogas (AGIPAD)» erakundea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 1280
  • Xedapen-zk.: 31
  • Xedapen-data: 2023/02/28
  • Argitaratze-data: 2023/03/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluak xedatzen duenez, gizarte-intereskotzat aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuen eskaintzan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeak, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzak betetzen dituztenean, hain zuzen ere, Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreak Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen egiten duen ibilbidea eta ekarpena aitortzeko.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretua gizarte-zerbitzuetako irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko deklaratzeari buruzkoa da, eta gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, aipatutako aitorpena eskatu du «Asociación Guipuzkoana de Investigación y Prevención del Abuso de las Drogas (AGIPAD)» erakundeak, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak jakinarazi duen bezala, «Asociación Guipuzkoana de Investigación y Prevención del Abuso de las Drogas (AGIPAD)» erakundea 1980. urtean eratu zen, eta helburu hauek ditu:

  1. Gizartetik baztertuta dauden edo egoera horretan egon daitezkeen pertsonen alde lan egitea, eta, bereziki, toxikomaniei aurre egiteko ikerketa, prebentzioa eta defensa egitea, bai eta toxikomanien eraginpean egon daitezkeen pertsonei laguntzea ere.

    Bere helburuak betetzeko, honako hau egin ahal izango du:

    Era guztietako jarduera ekonomikoak garatu, bere helburuak lortzeko edo helburu horietarako baliabideak biltzeko.

    Mota guztietako eta edozein titulutarako ondasunak eskuratu eta eduki, bai eta mota guztietako egintzak eta kontratuak egin ere.

    Mota guztietako ekintzak gauzatu, betiere legeen edo bere estatutuen arabera.

    Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du etenik gabe jardun duela 2017az geroztik, Euskal Autonomia Erkidego osoan. Batez ere Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatzen ditu bere eginkizunak.

    Aipatutako urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu baten bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, dagokion espedientea izapidetu ondoren.

    Horren ondorioz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko otsailaren 28ko bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik