Arautegia

Inprimatu

31/2021 DEKRETUA, ekainaren 28koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko zenbait kide aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 130
  • Hurrenkera-zk.: 3787
  • Xedapen-zk.: 31
  • Xedapen-data: 2021/06/28
  • Argitaratze-data: 2021/07/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehendakariaren eskumena da ordezkaritza handiena duten sindikatuen konfederazio eta erakundeek batzordean dituzten kideak izendatzea, erakunde horiek beren ordezkariak aukeratu ondoren; bestalde, lege horren 7. artikuluaren arabera, batzordeko kideen agintaldia lau urterako izango da, baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.

Legeak agintzen du, baita ere, batzordean ordezkaritza duten erakunde, korporazio edo entitateek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dutela. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.

  1. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta aipatutako legearen 7. artikuluarekin bat etorriz, Euskadiko Langileen Batzordeen Konfederazio Sindikalak CC.OO., maiatzaren 9ko 16/2019 Dekretuaren bidez izendatutako bi kide titular eta maiatzaren 9ko 16/2019 Dekretuaren eta urriaren 23ko 29/2019 Dekretuaren bidez izendatutako bi ordezko ordezkatu ditu dekretu horiek guztiak ere lehendakariarenak, eta aukeraketa berria egin du.

    Horren ondorioz, hauxe