Arautegia

Inprimatu

29/2021 DEKRETUA, ekainaren 4koa, lehendakariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Eusko Jaurlaritzak Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluan izango dituen ordezkariak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 114
  • Hurrenkera-zk.: 3350
  • Xedapen-zk.: 29
  • Xedapen-data: 2021/06/04
  • Argitaratze-data: 2021/06/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Lehendakariaren uztailaren 22ko 20/2016 Dekretuaren bidez, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluko Eusko Jaurlaritzaren eta udalerrien ordezkariak izendatu ziren.

Ondoren, lehendakariaren maiatzaren 18ko 12/2017 Dekretuaren bidez, izendapen hori eguneratu zen, eta, lehendakariaren urriaren 24ko 30/2019 Dekretuaren bidez, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluko udalerrien ordezkariak gaurkotu ziren.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 85.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritza ordezkatzen duten kontseilukideak izendatzen direnetik lau urte igarotakoan, beste izendapen bat egin behar da.

Horrenbestez, hau

Titularra: Olatz Garamendi Landa andrea, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua.

Ordezkoa: Titularrak kasu bakoitzean izendatzen duen pertsona.

Titularra: Pedro María Azpiazu Uriarte jauna, Ekonomia eta Ogasuneko sailburua.

Ordezkoa: Itziar Agirre Berriotxoa andrea, Ogasuneko sailburuordea.

Titularra: Jokin Bildarratz Sorrón jauna, Hezkuntzako sailburua.

Ordezkoa: María Begoña Pedrosa Lobato andrea, Hezkuntzako sailburuordea.

Titularra: Ignacio M. Arriola López jauna, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua.

Ordezkoa: Miguel de los Toyos Nazabal jauna, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea.

Titularra: Beatriz Artolazabal Albeniz andrea, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.

Ordezkoa: Libe Amilibia Bergaretxe andrea, Gizarte Politiketako sailburuordea.

Titularra: Bingen Zupiria Gorostidi jauna, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.

Ordezkoa: Miren Dobaran Urrutia andrea, Hizkuntza Politikako sailburuordea.

Dekretu honek ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko ekainaren 4an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.