Arautegia

Inprimatu

29/2020 DEKRETUA, martxoaren 3koa, zeinaren bidez M.ª Teresa Astigarraga Goenaga izendatzen baita Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoan bokal gisa beste mandatu bat egiteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 46
  • Hurrenkera-zk.: 1387
  • Xedapen-zk.: 29
  • Xedapen-data: 2020/03/03
  • Argitaratze-data: 2020/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2020ko martxoaren 3an amaituko da M.ª Teresa Astigarraga Goenagaren 6 urteko mandatua Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokal gisa, zeinak jardunean jarraituko baitu beste mandatu baterako izendatzen den bokala karguaz jabetzen den arte.

Batzorde horrek aztertu behar dituen gaiei buruz duen konpetentzia profesional egiaztatua kontuan hartuta, egokitzat jotzen da M.ª Teresa Astigarraga Goenagaren mandatua beste aldi baterako berritzea.

Hori guztia dela-eta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 6.3 artikuluan, 7. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan eta 8. artikuluaren 3. eta 4. paragrafoetan xedatutakoaren arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko martxoaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Aipatutako bokala mandatu berriaz jabetzen den egunean izango ditu ondorioak izendapen honek.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko martxoaren 3an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.