Arautegia

Inprimatu

27/2022 DEKRETUA, abenduaren 29koa, lehendakariarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluko udalerrien ordezkarien izendapena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 33
  • Xedapen-zk.: 27
  • Xedapen-data: 2022/12/29
  • Argitaratze-data: 2023/01/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lehendakariaren urriaren 24ko 30/2019 Dekretuaren bidez, eguneratu egin zen Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluko udalerrien ordezkarien izendapena. Dekretu hori berriro eguneratu zen ekainaren 3ko 28/2021 Dekretuaren bidez.

Ondoren, Euskadiko Udalen Elkarteak ordezkapen bat proposatu dio lehendakariari.

Horregatik guztiagatik, eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 85.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

Titularra: Borja Rodriguez Ramajo jauna, Vitoria-Gasteizko Udaleko zinegotzia, Alfonso Gil Invernón jaunaren ordez.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Dekretu honek ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko abenduaren 29an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.