Arautegia
Inprimatu27/2021 DEKRETUA, ekainaren 3koa, lehendakariarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeko kideen izendapena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 114
- Hurrenkera-zk.: 3348
- Xedapen-zk.: 27
- Xedapen-data: 2021/06/03
- Argitaratze-data: 2021/06/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Lehendakariaren urriaren 24ko 31/2019 Dekretuaren bitartez, Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeko kideak izendatu ziren.
Geroago, Euskadiko Udalen Elkarteak bi kide aldatzeko proposatu dio lehendakariari.
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 89. artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz, tokiko maila instituzionaleko kideak lehendakariak izendatuko ditu, ezarpenik handiena duen euskal udalen elkarteak proposatuta.
Horregatik, hau
Titularra: Ander Añibarro Maestre jauna, Laudioko alkate-presidentea, Josune Irabien Marigorta andrearen ordez.
Titularra: Gurutze Etxezabal Iturrioz andrea, Orexako alkateordea, Eneko Maioz Ganboa jaunaren ordez.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Dekretu honek ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe EHAAn argitaratzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Argitara bedi dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, denek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteizen, 2021eko ekainaren 3an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.