Arautegia

Inprimatu

251/2021 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, baimen hauek ematen dituena: Energiaren Euskal Erakundeari baimena ematen zaio CADEM Energia eta Meatzeen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren zuzeneko edo zeharkako titulartasuneko akzioen ordezkariei baimena ematen zaie sozietate horren estatutuen 5. artikulua aldatzeko onespena emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 258
  • Hurrenkera-zk.: 6417
  • Xedapen-zk.: 251
  • Xedapen-data: 2021/12/21
  • Argitaratze-data: 2021/12/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

CADEM Energia eta Meatzeen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2021eko martxoaren 16an, erabaki zuen akziodun bakarrari proposatzea kapitala gehitzeko, Lantarongo industrialdeko (Araba) 1. sektorean kokatutako 66.470 metro koadroko lurzatiaren ekarpen ez-diruzkoa eginez. Kapital-gehikuntzaren zenbatekoa legez ezarritako tasazioaren bidez zehaztuko da.

Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluak, 2021eko otsailaren 24an, erabaki zuen Energiaren Euskal Erakundeari baimena ematea CADEM Energia eta Meatzeen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, diruzkoa ez den ekarpen baten bidez. Hau izango da ekarpen hori: Lantarongo industrialdean (Araba) dagoen 66.470 metro koadroko eraiki gabeko lurzatia.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 110.1 artikuluan ezartzen denez, enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da; edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Kapitala adierazten duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak, doako eskurapena ez baldin bada behinik behin, nahitaez adieraziko du zein den sozietatearen xedea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoak sozietatean zuzenean nahiz zeharka izango duen partaidetzaren ehunekoa ere.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 111.2 artikuluak ezartzen duenez, zuzenean nahiz zeharka Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo Instituzionalaren titulartasunekoak diren akzioen ordezkariek, sozietate-estatutuak onartzeko edo aldatzeko onespena emateko, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dute, betiere ondareari buruzko eskumenak dituen sailburuak eta sozietatea loturik duen sailburuak biek batera proposaturik.

CADEM Energia eta Meatzeen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia S.A. sozietatearen helburua da energia kontserbatzeko eta aurrezteko eta energia berriak garatzeko arloa aztertzea, sustatzea eta laguntzea, eta xede horiei lotutako jarduerak egitea. Alde horretatik, eginkizun espezifiko hauek dauzka ezarrita:

  1. Energia kontserbatzeko eta aurrezteko jarduerak nahiz energiaren kogeneraziokoak egitea.

  2. Energia hidroelektrikoa eta, oro har, energia berriztagarriak sortzeko proiektuak sustatzea eta laguntzea. Halaber, mota guztietako hondakinak erabiltzearen alde egingo du, energia sortzeko xedez, non eta ez diren fisio nuklearretik sortuak.

  3. Energia berrien garapena aztertzea, eta gisa horretako proiektuetan parte hartzea.

  4. Ikerketa teknologikoa sustatzea energiaren arloan zein energiarekin lotutako ekipamendu-ondasunen eta industria-zerbitzuen arloan.

  5. Meatokien eta bestelako baliabide geologikoen gaineko ikerketa eta aprobetxamendua sustatzea.

    Kapitala gehitzearen arrazoia da energia elektrikoa sortzeko planta bat sustatzea, tokiko baso- eta nekazaritza-hondakinak ahalik eta ondoen kudeatzen lagunduko duena, Euskadin ekoitzitako jatorri-biomasa lehenetsiz.

    Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposaturik, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 21eko bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko abenduaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik