Arautegia
Inprimatu244/2025 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2025 ekitaldiko aurrekontuko 9111 programan («Foru Aldundien ekarpenak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren Aurrekontura») diru-sarrerak lortu direla-eta, 4222 programan («Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa») eta 4112 programan («Finantzazio eta Kontratazio Sanitarioa») 242.412.674,00 euroko kredituak gaitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila; Osasun Saila; Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 252
- Hurrenkera-zk.: 5564
- Xedapen-zk.: 244
- Xedapen-data: 2025/12/22
- Argitaratze-data: 2025/12/31
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Ekonomia; Sailak
Testu legala
2025eko urriaren 13ko bileran, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak 2025eko ekitaldirako hitzartutako zergak direla-eta bildutakoaren likidazio-aurreikuspenak onartu ditu, hasieran onartutako zenbatekoan baino zenbateko handiago batean; horren ondorioz, aurrekontuan izendatutako kredituak sostengatzeko foru-aldundiek egindako ekarpenen benetako diru-sarrerak ekitaldi horretarako hasieran aurreikusitako aurrekontuak gainditzen dituzte.
Diru-bilketa handiago bat izatearen ondorioz, egoki iritzi zaio Administrazio Orokorraren 2025eko aurrekontuan kreditua gaitzeari, honako sail hauen kreditu-behar hauek finantzatzeko:
08 Atala Hezkuntza: 1. kapituluko gastuak, 50.500.000,00 euro guztira.
10 Atala Osasuna: Programa-kontratuak Osakidetzarekin, 191.912.674,00 euro guztira.
Arrazoi horiek direla eta, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, 242.412.674,00 euro gaituko dira aipatu jarduketak finantzatzeko.
Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren, Hezkuntzako sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko abenduaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
(Ikus .PDF)
Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik finantzatuko dira kredituok:
(Ikus .PDF)
Gaitutako kredituak aipatutako xedeak finantzatzeko erabiliko dira.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA. Indarra hartzea.
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko abenduaren 22an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.