Arautegia

Inprimatu

242/2025 DEKRETUA, abenduaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako langile funtzionarioen eta lan-kontratukoen lanpostuen zerrendak onartzen dituzten dekretuak aldaraztekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 251
  • Hurrenkera-zk.: 5551
  • Xedapen-zk.: 242
  • Xedapen-data: 2025/12/16
  • Argitaratze-data: 2025/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioentzat eta langile lan-kontratukoentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da, besteak beste, ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren eta maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretuaren bidez (dekretu horiek aldatzen dituzte funtzionarioentzat eta langile lan-kontratukoentzat gordetako lanpostuen zerrendak, hurrenez hurren, batzuen zein besteen analisi funtzionalak egiteko prozesuak amaitu eta gero), bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioen kidegoak eta eskalak arautzen dituen azaroaren 11ko 7/2021 Legera egokitzeko maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren bidez ere.

Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak; beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetuta, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak, aldian-aldian, sartu behar dira lanpostu-zerrendetan, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Horiek horrela, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko abenduaren 16an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

  1. Dekretu honen I. eta II. eranskinetan jasotako aldaketek ondorioak izango dituzte dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Dekretu honen III. eranskinean jasotako aldaketek 2025eko abenduaren 30etik aurrera izango dituzte ondorioak.

  3. Dekretu honen IV. eranskinean jasotako aldaketek (huts-zuzenketa) 2025eko azaroaren 12tik aurrerako atzeraeragina izango dute.

    Vitoria-Gasteizen, 2025eko abenduaren 16an.

    Lehendakaria,

    IMANOL PRADALES GIL.

    Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

    MARÍA UBARRECHENA CID.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)