Arautegia
Inprimatu24/2025 DEKRETUA, azaroaren 27koa, lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kideak aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 5162
- Xedapen-zk.: 24
- Xedapen-data: 2025/11/27
- Argitaratze-data: 2025/12/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak
Testu legala
Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehendakariaren eskumena da sindikatuen erakunde eta konfederazioek eta enpresen konfederazioek kontseiluan dituzten kideak izendatzea, erakunde horiek beren ordezkariak aukeratu ondoren; bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da, baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.
Agintaldia bi urtekoa izan arren, otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 6.2 artikuluak sindikatuen erakunde eta konfederazioei eta enpresen konfederazioei aukera ematen die kide titularrak edo ordezko kideak aukeratu dituzten pertsonak aldatzeko.
Aipatutako lege-gaikuntzarekin bat etorriz, Euskadiko Enpresaburuen Konfederazioak (Confebask) lehendakariaren azaroaren 18ko 22/2025 Dekretuaren bidez izendatutako pertsona bat aldatu du, eta aukeraketa berria egitea erabaki du.
Horren ondorioz, hau
Vitoria-Gasteizen, 2025eko azaroaren 27an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.