Arautegia

Inprimatu

240/2021 DEKRETUA, azaroaren 23koa, zeinaren bidez 76.874,46 euroko kredituak gaitzen baitira Gogora organismo autonomoaren 2021eko aurrekontuko 4622 programan -Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua-, programa horretan kopuru bereko sarrerak egon direlako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 6014
  • Xedapen-zk.: 240
  • Xedapen-data: 2021/11/23
  • Argitaratze-data: 2021/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia; Sailak

Testu legala

Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzaren 2021eko uztailaren 1eko Ebazpenaren bidez, dirulaguntza bat eman zitzaion Euskadiri, 2021. urtean memoria demokratikoko jarduerak egin zitzan (ebazpen horrek 2021. urtean memoria demokratikoko jarduerak egiteko esleitutako kredituko funtsak autonomia-erkidegoen artean nola banatuko ziren formalizatu zuen).

Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzak bi diru-sarrera egin ditu: bata 51.249,64 eurokoa, 2021-07-22an, eta bestea 25.624,82 eurokoa, 2021-09-06an. Horrenbestez, Gogora organismo autonomoak sarrera horiek gaitzea eskatu du.

Hori dela eta, dekretu honen bidez, diru-sarrera horiek gaitzen dira, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko azaroaren 23an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

(Ikus .PDF)

Kreditu hori sortu da, sarreren egoera-orri honetan kopuru bereko diru-sarrerak egon direlako:

(Ikus .PDF)

Adierazitako funtsak honetarako erabiliko dira: abenduaren 26ko 52/2007 Legea aplikatuz memoria demokratikoa lantzeko adostu diren proiektuak finantzatzeko (52/2007 Legea, Gerra zibilaren eta diktaduraren garaian jazarpena edo indarkeria jasan zutenen eskubideak aitortzen eta zabaltzen eta haien aldeko neurriak ezartzen dituena).

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko azaroaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik