Arautegia

Inprimatu

239/2025 DEKRETUA, abenduaren 9koa, baimen hauek ematen dituena: Energiaren Euskal Erakundeari baimena ematen zaio Biscay Marine Energy Plarform, SA - Bimep sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren zuzeneko edo zeharkako titulartasuneko akzioen ordezkariei baimena ematen zaie sozietate horren estatutuen 6. artikulua aldatzeko onespena emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila; Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 5485
  • Xedapen-zk.: 239
  • Xedapen-data: 2025/12/09
  • Argitaratze-data: 2025/12/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia; Sailak

Testu legala

2025eko urtarrilaren 24an, Biscay Marine Energy Plarform, SA - Bimep sozietatearen Administrazio Kontseiluak erabaki zuen Akziodunen Batzarrari proposatzea 2.000.000 euroko kapital-gehikuntza egitea, aurrekontuan aurreikusitako inbertsio propioei aurre egiteko behar beste baliabide izan ditzan (2.541.500 euro). Kapitala 2.000.000 euroz handitzeko proposamen horrek, onartzen denean, estatutu sozialen 6. artikulua aldatzea ekarriko du.

2025eko otsailaren 5ean, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) Zuzendaritza Kontseiluak erabaki zuen EEEri baimena ematea Biscay Marine Energy Plarform, SA sozietatean aurreikusitako 2.000.000 euroko kapital-gehikuntzaren % 75eraino harpidetzeko, eta, IDAE bazkideak, kapital sozialean duen egungo partaidetzaren arabera, dagokion % 25 bere gain hartzen ez badu, EEEri baimena ematea aurreikusitako 2.000.000 euroko kapital-gehikuntzaren % 100eraino harpidetu ahal izateko.

Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) bazkidearen Administrazio Kontseiluak, 2025eko azaroaren 25ean, erabaki du Bimepen kapital-gehikuntzan parte hartzea, gaur egun dauzkan akzioen balio nominalaren arabera dagokion ehunekoan, hau da, aurreikusitako gehikuntzaren % 25ean (500.000 euro).

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko den azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuko 110.1 artikuluak ezartzen duenez, enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak halabeharrez adieraziko ditu, non eta ez den doako titulu modura eskuratzen, sozietatearen helburua eta EAEk sozietatean, izan zuzenean zein zeharka, zenbateko partaidetza-portzentajea izango duen.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko den azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuko 111.2 artikuluak ezartzen duenez, zuzenean nahiz zeharka Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo Instituzionalaren titulartasunekoak diren akzioen ordezkariek sozietate-estatutuak onartzeko edo aldatzeko onarpena emateko, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dute, ondareari buruzko eskumenak dituen sailburuak eta sozietatea loturik duen saileko sailburuak biek batera proposaturik.

Biscay Marine Energy Platform, SA Bimep sozietatearen xedea da:

  1. Itsasoko energia berriztagarrien aldagailuen saiakuntza eta erakusketa azpiegitura bat garatu eta instalatzea Armintzan, Lemoizko udalerrian (Bizkaia).

  2. Itsasoko energia berriztagarrien benetako neurriko aldagailuen ikerkuntza, saiakuntza, erakusketa eta jarduna bultzatzea.

  3. Itsasoko energia berriztagarrien arloaren garapena ikertzea, edozein arlotan delarik ere (ingurumen-arloa, teknologiakoa, itsasokoa, eta abar).

  4. Azpiegitura horren merkataritza-arloa ustiatzea eta beraren bidez energia elektrikoa ekoiztea, legea betez.

    Sozietateak bere xedearen barruko ekintzak, osorik edo zati batean, zeharka gara ditzake, xede berdina edo antzekoa duten sozietateetan parte hartuz.

    Kapitala handitzearen arrazoia aurrekontuan aurreikusitako inbertsioak finantzatzea da.

    Ondorioz, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak eta Ogasun eta Finantzetako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2025eko abenduaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik