Arautegia
Inprimatu235/2025 DEKRETUA, abenduaren 9koa, Larramendi Ikastola Kirol Taldea kirol kluba onura publikokoa dela aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 246
- Hurrenkera-zk.: 5466
- Xedapen-zk.: 235
- Xedapen-data: 2025/12/09
- Argitaratze-data: 2025/12/22
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Klubaren jarduerak direla-eta, «Larramendi Ikastola Kirol Taldea» kirol klubak aurkeztutako eskabidea aztertu da (CD0001773 zenbakiarekin inskribatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, eta egoitza soziala Mungiako Madalen bideko 20.ean dauka PK: 48100).
Bat dator Euskadiko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko martxoaren 30eko 2/2023 Legearen seigarren xedapen gehigarrian eta Kirol-klubei eta kirol-elkarteei buruzko ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin (Dekretua indarrean dago Euskadiko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko martxoaren 30eko 2/2023 Legeari aurka egiten ez dion guztian, eta aipatutako bere artikulu horietan kirol-klubak onura publikokoak direla deklaratzeko betekizunak zehazten dira). Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman dutenez, bidezkoa da aipatutako erakundea onura publikokoa dela deklaratzea, kirolaren esparruan EAEren interes orokorra sustatzen duela iritzita.
Horren ondorioz, Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko abenduaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko abenduaren 9an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.