Arautegia

Inprimatu

233/2021 DEKRETUA, azaroaren 9koa, honako baimen hauek ematen dituena: SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziari baimena ematen zaio Parque Tecnológico - Teknologi Elkartegia SA sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren zuzeneko eta zeharkako titulartasuneko akzioen ordezkariei baimena ematen zaie sozietate horren estatutuen 2. artikulua aldatzeko onespena emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 225
  • Hurrenkera-zk.: 5774
  • Xedapen-zk.: 233
  • Xedapen-data: 2021/11/09
  • Argitaratze-data: 2021/11/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak, 2021eko ekainaren 30ean egindako bilkuran, erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari baimena eskatzea SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak Parque Tecnológico Teknologi Elkartegia SA sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko. Parte-hartze hori, guztira, 2.250.000 eurokoa izango litzateke, hau da, % 100ekoa. Eskaera hori, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko aurrekontuak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legearen 13. xedapen gehigarriaren 5. paragrafoaren c) letraren babespean egin zen (hamahirugarren xedapen gehigarriaren bidez, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia sortzen da, zuzenbide pribatuko ente publiko gisa). Eragiketa horren ostean, % 68,23koa izango da SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren parte-hartzea.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 110.1 artikuluan ezartzen denez, enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da; edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak, doako eskuraketa ez baldin bada behinik behin, nahitaez adieraziko du zein den sozietatearen xedea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoak sozietatean zuzenean nahiz zeharka izango duen partaidetzaren ehunekoa ere.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 111.2 artikuluak ezartzen duenez, zuzenean nahiz zeharka Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo Instituzionalaren titulartasunekoak diren akzioen ordezkariek, sozietate-estatutuak onartzeko edo aldatzeko onespena emateko, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dute, betiere ondareari buruzko eskumenak dituen sailburuak eta sozietatea loturik duen sailburuak biek batera proposaturik.

Parque Tecnológico Teknologi Elkartegia SA sozietatearen xedea da industria-ekimena eta -inbertsioa piztea eta sustatzea, industria-pabiloien multzo bat eraikiz eta azpiegiturak instalatuz eta higiezinen ekipamendua hornituz. Pabiloien ustiapena kudeatuko du, errentamenduz, jabetza transferituz edo beste molde batzuez ere; adibidez, prekarioan emanez. Lokalak eta zerbitzuak sustatu eta merkaturatuko ditu, eta bertan finkatu nahi duten enpresak gonbidatu eta hautatuko ditu: enpresa horiek teknologia aurreratuko jarduerak egingo dituzte, batez ere produktuei, prozesuei eta zerbitzuei aplikatutako elektronikaren eta informatikaren (hardware eta software) alorretan. Horrelako instalazioetan behar diren zerbitzuen kudeaketa iraunkorra eta ustiapena beteko ditu: testu-prozesua, telexa, ordenagailuz marraztea, datu-baseekiko konexioa, ordenagailuaren alokairua, bulegoetako makineria, batzar-aretoak, eta telefono bidezko arreta pertsonalizatua.

Kapital-zabalkuntza egin beharra dago, sozietateak baliabideak behar baititu lursailak erosteko eta Ezkerraldea-Meatzaldea eremua garatzeko behar diren jarduketei ekiteko.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposaturik, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko azaroaren 9an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko azaroaren 9an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik