Arautegia

Inprimatu

222/2021 DEKRETUA, urriaren 13koa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: Beasainen, Astigarretako (Beasain) saneamenduaren proiektua burutzeko beharrezko ondasunak eta eskubideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 5381
  • Xedapen-zk.: 222
  • Xedapen-data: 2021/10/13
  • Argitaratze-data: 2021/10/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Gipuzkoako Foru Aldundiak, «Astigarretako (Beasain) saneamenduaren proiektua» delakoaren espedientea formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuen.

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuak 2020ko azaroaren 27an emandako foru aginduaren bidez, honako hau ebatzi zen: nahitaezko desjabetze-espedientea hastea eta ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, hogei eguneko epean, prentsan eta 2020ko abenduaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (238. zk.). Geroago, 2021eko apirilaren 13an egindako bilkuran, Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzari proiektuak ukitzen dituen eskubideak eta ondasunak okupatzeko urgentziaren adierazpena eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta bi alegazio aurkeztu ziren, administrazio-espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luzaezintzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:

Gaur egun, Astigarretako (Beasain) biztanleguneak natura ingurunera isurtzen ditu bere hondakin-urak, ia aurretiko tratamendurik gabe. Noizbehinka badaude hobi septikoak solidoak erreken ibilguetara iritsi ez daitezen, baina arazketa-sistema horien eraginkortasuna ez da ia hautematen materia organikoak eragindako kutsadura saihesteari dagokionez. Oro har, isurketa horien hartzailea ur gutxiko ibilgu bat da, eta horrek areagotu egiten du isurketen eragina.

Bizilagunek eta ganaduak irispidea dute erreka-ibilgu horietara, eta, ondorioz, konpondu beharreko osasun arazoa da. Baina, badira ere konponbidearen premia justifikatzen duten ingurumen arrazoiak; izan ere, ingurune naturalaren kutsadurak zuzenean eragiten die hor garatzen diren habitat eta espezieei.

Larrigarri gisa, biztanlegune horretako hondakin-urak, azkenean, Arriarango urtegira iristen dira. Urtegi hori da Goierriko eskualdeko edateko uraren oinarrizko hornidura-iturria.

Proiektu hau gauzatzean, isurketa horiek araztu eta lurrera iragaziko dira. Horrela, inpaktua saihestuko da Arriarango urtegiko uretan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari dagokio horretarako proposamena aurkeztea Jaurlaritzaren Kontseiluari.

Hori dela eta, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak, 2021eko urriaren 13ko bilkuran gaia aztertu ondoren, honako hau

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aurretiaz berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko urriaren 13an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik