Arautegia

Inprimatu

22/2021 DEKRETUA, maiatzaren 7koa, lehendakariarena, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko zenbait kide izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2754
  • Xedapen-zk.: 22
  • Xedapen-data: 2021/05/07
  • Argitaratze-data: 2021/05/14

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Azaroaren 27ko 4/2014 Legearen bitartez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortu zen; lege horren 8.1 artikuluaren arabera, Zuzendaritza Kontseilua, institutuko presidenteaz eta zuzendariaz gain, honako kide hauek osatuko dute:

  1. Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren hamalau ordezkarik, institutua atxikita dagoen sailak Administrazioko goi-kargudunen artetik hautatu ondoren izendatuta.

  2. Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduko 24.1 artikuluaren arabera eratutako talde parlamentario bakoitzak hautatutako kide banak.

  3. Foru-erakundeen hiru ordezkarik, foru-aldundi bakoitzak bere diputatu-kontseiluko kideen artetik bat hautatu ondoren izendatuta.

  4. EAEko udalen hiru ordezkarik, Euskal Autonomia Erkidegoan kide gehien dituen udal-elkarteak alkateen artetik hautatu ondoren izendatuta.

  5. Hiru kide independentek, memoria sustatzen eta askatasun zibikoak eta bizikidetza demokratikoaren printzipioak defendatzen itzal handia duten pertsonen artetik Eusko Legebiltzarrak hautatu ondoren izendatuta.

    Lege berak, 8.2 artikuluan, agintzen du a) apartatutik d) apartatura arte biak barne aipatzen diren Zuzendaritza Kontseiluko kideek beren izaerari eutsiko diotela bakoitzak bere instituziokoa izaten jarraitu behar duelako baldintza betetzen duten bitartean, salbu eta hautaketa egiteko eskumena duen organoak ordeztea erabakitzen badu.

    Lehendakariaren martxoaren 2ko 5/2020 Dekretuaren bidez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko zenbait kide aldatu ziren, zehazki, EAEko udalerrien ordezkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaria, eta karguan jarraitu zuten Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundien ordezkariek, Lehendakariaren irailaren 29ko 23/2015 Dekretuaren bidez izendatutakoek.

    1. legegintzaldia hasi ondoren, Lehendakariaren abenduaren 2ko 43/2020 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkariak eta azaroaren 27ko 4/2014 Legearen 8.1 artikuluko b) apartatuan aipatzen diren legebiltzar-taldeek hautatutako kideak izendatu ziren, eta izendatu gabe geratu ziren Legebiltzarrak, azaroaren 27ko 4/2014 Legearen 8.1 artikuluko e) apartatuan aipatutakoari jarraikiz, hautatu beharreko kide independenteak.

      Geroago, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordeak, 2020ko abenduaren 15ean eta 2021eko maiatzaren 6an egindako bileretan, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko kide independenteak izendatu zituen.

      EUDELek ere kide bat aldatu du EAEko udalerriak ordezkatzeko Lehendakariaren martxoaren 2ko 5/2020 Dekretuaren bidez izendatutako ordezkaritzan.

      Beraz, bidezkoa da izendapen berri hauek egitea.

      Ondorioz, hau

  1. Eusko Legebiltzarrak hautatutako kide independenteak:

    Francisco de Asis Etxeberria Gabilondo jauna.

    Maria Jauregui Lasa andrea.

    Jesús María Elespe Pelaz jauna.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien ordezkari gisa:

    Ander Añibarro Maestre jauna, Laudioko alkatea.

Dekretu honek dekretuan ezarritako dataren egunetik aurrera izango ditu ondorioak, nahiz eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian beste egun baten argitaratu.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko maiatzaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik