Arautegia

Inprimatu

213/2025 DEKRETUA, azaroaren 4koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Bilbao Exhibition Centre SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, eta baimena ematen baitzaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren titulartasuneko akzioen ordezkariari sozietate horren estatutuen 6. artikulua aldatzeko adostasuna emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila; Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 4853
  • Xedapen-zk.: 213
  • Xedapen-data: 2025/11/04
  • Argitaratze-data: 2025/11/14

Testu legala

Bilbao Exhibition Centre SA sozietatea 2001ean eratu zen, eta hauen partaidetza du: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Barakaldoko Udala eta Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera.

Haren xedea «merkataritza-topaketak antolatzea eta kudeatzea» da, «merkatuan jarduera ekonomikoaren adarrak sustatzeko bide gisa, baita aisiarekin eta kulturarekin zerikusia duten topaketak antolatzea eta kudeatzea ere».

Bilbao Exhibition Centre SA sozietatearen Akziodunen Ezohiko Batzar Orokorrak, 2025eko irailaren 17an egindako bilkuran, erabaki zuen 2.999.995,80 euroko kapital-gehikuntza egitea, eta, horretarako, gaur egun daudenen klase eta serie bereko 434.782 akzio berri jaulki eta zirkulazioan jartzea, bakoitza 6,90 euroko balio nominalekoa eta titulu izendunen bidez ordezkatuta, 18.956.529tik 19.391.310era bitartean zenbakituta, biak barnean direla.

Bilera horretan, Barakaldoko Udalak, Bilboko Udalak eta Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganberak espresuki uko egin zioten akziodunen lehentasun-eskubideari, eta ez dute parte hartuko kapital-gehikuntzan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Bilbao Exhibition Centre SA sozietatearen bazkide denez, lehentasunezko eskubidea du aipatutako sozietate publikoaren Akziodunen Batzar Nagusiak jaulkitzen dituen akzio berriak harpidetzeko, Kapital Sozietateen Legearen 304. artikuluan jasotakoarekin bat etorriz (lege horren testu bategina uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen).

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen 110.1 artikuluak ezartzen duenez (lege horren testu bategina azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen), enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak, doako eskuratzea ez baldin bada behinik behin, nahitaez adierazi beharko du sozietatearen xedea zein den, baita Euskal Autonomia Erkidegoak eskuratze horretan zuzenean nahiz zeharka zer partaidetza-ehunekoa izango duen ere.

Bestalde, lege-testu beraren 111.2 artikuluak hau xedatzen du: zuzenean nahiz zeharka Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren edo instituzionalaren titulartasunpekoak diren akzioen ordezkariek sozietate-estatutuak onartzeko edo aldatzeko onarpena emateko, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dute, ondareari buruzko eskumenak dituen sailburuak eta sozietatea loturik duen saileko sailburuak biek batera proposaturik.

Horrenbestez, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak eta Ogasun eta Finantzetako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2025eko azaroaren 4an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik