Arautegia
Inprimatu206/2021 DEKRETUA, irailaren 14koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluan duen kide bat kargutik kendu eta berria izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 188
- Hurrenkera-zk.: 4797
- Xedapen-zk.: 206
- Xedapen-data: 2021/09/14
- Argitaratze-data: 2021/09/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Sailak
Testu legala
Energiaren Euskal Erakundea eratzeko den azaroaren 24ko 9/1982 Legearen 8. eta 9. artikuluetan xedatuta dagoenez, Zuzendaritza Kontseiluan, lehendakaria eta erakundearen mendeko sozietateetako lehendakariak ez ezik, bost kontseilari ere izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioren ordezkari jardungo dutenak. Gainera, beste kide batzuk ere izango ditu Kontseiluak, energiaren edo industriaren arloan izen ona duten pertsonen artean izendatuak.
Aipatutako araudian oinarrituta, azaroaren 24ko 269/2020 Dekretuaren bidez, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkarien azken berritze partziala egin zen. Hala ere, une honetan, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa ordezkatuko duen kide bat kargutik kendu eta berria izendatu behar da, Kontseilua partzialki berritu delako.
Horiek horrela, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren ekimenez, Gobernu Kontseiluak 2021eko irailaren 14an egin duen bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Javier Zarraonandia Zuloaga jauna.
Dekretu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2021eko irailaren 14an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.