Arautegia

Inprimatu

180/2026 DEKRETUA, azaroaren 3koa, Alzheimer eta beste dementzia batzuen Arabako elkartea «Afaraba» gizarte-interesekotzat jotzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 219
  • Hurrenkera-zk.: 4885
  • Xedapen-zk.: 180
  • Xedapen-data: 2026/11/03
  • Argitaratze-data: 2026/11/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte gaiak

Testu legala

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluak xedatzen duenez, gizarte-interesekotzat jo ahal izango dira gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak baldin eta arauz zehaztutako baldintzak betetzen badituzte; hain zuzen ere, gizarte-ekintzako hirugarren sektoreak Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen egindako ibilbidea eta ekarpena aitortzeko.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, aipatutako aitorpena eskatu du Alzheimer eta beste dementzia batzuen Arabako elkarteak, «Afarabak», uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzak adierazi bezala, Alzheimer eta beste dementzia batzuen Arabako elkartea «Afaraba» 1992. urtean eratu zen. Erakundeak helburu hauek ditu:

  1. Dementzia duten pertsonen duintasuna eta eskubideak defendatzea.

  2. Familiei laguntzea, pertsona horien bizi-baldintzak hobetzeko.

  3. Dementzia duten pertsonen gizarteratzea sustatzea.

  4. Dementzia duten pertsonekiko jarrera sozial positiboak sustatzea.

  5. Dementzia duten pertsonak zaintzea, laguntzea eta babestea.

  6. Dementzia duten pertsonentzat eta haien senide zaintzaileentzat beharrezkoak eta egokiak diren laguntza-, prebentzio- eta hezkuntza-zerbitzuak sustatzea, maila sozialean zein sanitarioan.

  7. Senide zaintzaileei eta horien ordezkariei harrera, orientazioa, prestakuntza eta informazioa ematea.

  8. Dementzia duten pertsonen eskubideak aldarrikatzea eta haiei buruzko informazioa ematea instantzia publiko eta pribatu guztien eta, oro har, gizartearen aurrean.

  9. Zuzenean edo zeharka Elkartearen helburuak lortzen laguntzen duen edo dementzia duten pertsonen eta haien familien onerako den beste edozein.

  10. Gaixotasunaren eraginari, bilakaerari, etiologiari eta familian dituen ondorioei buruzko azterlan soziosanitarioak sustatzea eta laguntzea, betiere aitortutako erakunde zientifikoek edo erakunde ofizialek babesten eta egiaztatzen badute.

    Elkarteak ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu duenez, 2019. urteaz geroztik etenik gabe jardunean dihardu Euskal Autonomia Erkidego osoan. Batez ere Arabako Lurralde Historikoan egiten ditu eginkizun horiek.

    Aipatutako urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu baten bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, eta hark izapidetu du dagokion espedientea.

    Horrenbestez, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko azaroaren 3an egindako bikuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik