Arautegia

Inprimatu

180/2025 DEKRETUA, irailaren 23koa, zeinaren bidez gaitzen baitira 158.029,27 euroko kredituak 4513 programan (kulturaren sustapena), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2025. urterako aurrekontuko 9211 programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu baitira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila; Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 190
  • Hurrenkera-zk.: 4204
  • Xedapen-zk.: 180
  • Xedapen-data: 2025/09/23
  • Argitaratze-data: 2025/10/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Diru-sarreren ekarpenak egiteko konpromiso irmoak daude, hain zuzen ere, Kultura Ministerioak 158.029,27 euro emango ditu, Kulturako Estatu Idazkaritzaren 2025eko uztailaren 2ko Ebazpenari jarraikiz, zeinaren bidez erabaki baitzen Euskal Autonomia Erkidegoari kredituak transferitzea landa-inguruan jarduera kulturala sustatzeko.

Horregatik, kreditua gaitzen da, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin.

Hori dela eta, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2025eko irailaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren,

(Ikus .PDF)

Kreditu hori sortu da diru-kopuru bera lortu delako honako diru-sarreren egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Landa-inguruan jarduera kulturala sustatzeko jarduketak finantzatzera bideratuko dira funts horiek.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA. Indarra hartzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko irailaren 23an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik