Arautegia

Inprimatu

17/2022 DEKRETUA, 2022ko irailaren 19koa, lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko zenbait kide modu ezohikoan aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 186
  • Hurrenkera-zk.: 4197
  • Xedapen-zk.: 17
  • Xedapen-data: 2022/09/19
  • Argitaratze-data: 2022/09/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluaren arabera, Lehendakariak du sindikatuek eta enpresarien erakundeek Lan Harremanen Kontseiluan dituzten kideak izendatzeko eskumena, sindikatuek eta enpresarien erakundeek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da; horrek ez du esan nahi, ordea, berriro ere aukeratu ezin direnik.

Lehendakariaren urriaren 19ko 40/2021 Dekretuaren bitartez, Lan Harremanen Kontseiluko oraingo kideak izendatu ziren.

Bestalde, aipatutako lege horren 4. artikuluak arautzen du zein den sindikatu edo enpresarien erakunde eta konfederazioetakoren batek edo batzuek Kontseiluaren bilerak behin eta berriz huts egitearen ondorioa, eta urriaren 29ko 434/2013 Dekretuaren 7. artikuluak arautzen du horrelakoetan zein den zenbait kide modu ezohikoan aldatzeko prozedura. Otsailaren 23ko 4/2012 Legea garatu zuen dekretu horrek.

Dekretu horren 7.6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, zenbait kide modu ezohikoan aldatzeko prozedura amaitu ondoren, Kontseiluaren buruak kargutik kentzeko eta izendatzeko proposamena helarazi dio Lehendakariari, egindako alegazioekin batera.

Urriaren 29ko 434/2013 Dekretuaren 7.7 artikuluan ezarritakoaren arabera, kargutik kendutako pertsonen agintaldia amaitzen den egunean bertan amaituko da izendatutakoen agintaldia.

Ondorioz, hauxe

Titularrak:

Pello Igeregi Santamaría.

Haimar Kortabarria Arenaza.

Ane Miren Zelaia Arieta-Araunabeña.

Ordezkoak:

  1. ª Cruz Elkoro Zengotitabengoa.

    Igor Eizagirre Alza.

    Unai Martínez Azarola.

Euskadiko Langile Komisioak / Confederación Sindical de Comisiones Obreras de Euskadi (CC.OO. de Euskadi) ordezkatzeko:

Titularra:

Estibaliz Montero Mendoza,

Ordezkoak:

Juan Luis López Díaz.

Arantza Martínez Tobalina.

Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT de Euskadi) sindikatua ordezkatzeko:

Titularra:

Tomás Rodero Briongos.

Ordezkoak:

Xuria Arza Vélez.

Arantza Niño Núñez.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.