Arautegia
Inprimatu167/2024 DEKRETUA, uztailaren 23koa, zeinaren bidez «Bilbotik Perura» garapenerako lankidetzarako elkartearen onura publikoaren aitorpena ezeztatzen baita.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 153
- Hurrenkera-zk.: 3846
- Xedapen-zk.: 167
- Xedapen-data: 2024/07/23
- Argitaratze-data: 2024/08/07
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
«Bilbotik Perura» garapenerako lankidetzarako elkartea onura publikokoa deklaratu zen Gobernu Kontseiluaren maiatzaren 23ko 157/2017 Dekretuaren bidez.
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Onura Publikoko Elkarteei eta beren Babesletzari buruzko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuak arautzen ditu onura publikoa aitortzea lortzeko, mantentzeko eta ezeztatzeko bete behar diren baldintzak eta prozedura.
Horrez gain, aipatutako ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 44. artikuluak zeina onura publikoko elkarteen betebeharrei buruzkoa baita ezartzen du onura publikoko aitorpena duten elkarteek aurreko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak aurkeztu behar dituztela Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, ekitaldi hori amaitu eta hurrengo sei hilabeteen barruan.
Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45. artikuluaren arabera, onura publikoaren aitorpena Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez ezeztatu ahal izango da, baldin eta aitorpen hori eragin zuten betekizunak betetzen jarraitzen dela egiaztatzen ez bada edo elkarte mota horri dagozkion betebeharrak behin eta berriz eta modu larrian urratzen badira.
Babesletzaren 2024ko uztailaren 12ko txostenean adierazitakoaren arabera, elkarteak ez du konplitu kontuak epearen barruan aurkezteko betebeharra, 2019, 2020, 2021, 2022 eta 2023ko ekitaldiei dagokienez. Ez-betetze hori larritzat eta behin eta berriz egindakotzat kalifikatu da Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren 2024ko uztailaren 15eko Ebazpenaren bidez. Ebazpen horrek amaitutzat ematen du elkartearen onura publikoaren aitorpena ezeztatzeko hasitako prozeduraren instrukzioa, dagozkion informazio-eginbideak eta gainerako izapideak egin ondoren, eta dekretu hau ematea proposatzen du. Hori guztia, uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuaren 21. 27. artikuluetan xedatutakoa betez.
Ondorioz, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, emandako txostena eta instruitutako prozedura azterturik, Gobernu Kontseiluak 2024ko uztailaren 23an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Nolanahi ere, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke aurretik.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko uztailaren 23an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.