Arautegia
Inprimatu16/2015 DEKRETUA, ekainaren 17koa, Lehendakariarena, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Instituturen jarduerei ekiteko xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 118
- Hurrenkera-zk.: 2827
- Xedapen-zk.: 16
- Xedapen-data: 2015/06/17
- Argitaratze-data: 2015/06/25
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Justizia
Testu legala
Azaroaren 27ko 4/2014 Legearen bitartez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortu zen, izaera administratiboko organismo autonomo gisa. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio instituzionalean sartuta dago, nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasuna osoa ditu, beraren politika publikoaren garapenari dagokion jardun administratiboa deszentralizazio-erregimenean gauzatzeko, politika hori datzalarik giza eskubideen bermean, bultzadan eta garapenean, memoriaren sustapenean eta bizikidetza demokratikoaren aurrerapen eta garapenean.
Aipatutako legearen 1.3 artikuluaren arabera, Institutua memoriari eta bizikidetzari buruzko politika publikoa bultzatzeko ardura eta eginkizunak esleituak dituen Administrazio orokorreko sailari dago atxikita, institutuaren egitura organikoa ezartzen duen dekretuak zehaztutako moduan.
Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak ezarritako eskumen banaketaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen dekretu horrek eta apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuak jasotakoaren arabera Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen dekretu horrek Lehendakaritzari atxikita dago Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.
Azaroaren 27ko 4/2014 Legearen lehen xedapen gehigarriak dio Institutuak bere jarduerei ekingo diela atxikita dagoen Administrazio Orokorreko sailaren organo goren titularraren agindu bidez.
Beraz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak erakundearen aurrekontuak eta lanpostuen zerrenda onartu eta erakundearen jarduerei ekiteko behar beste langilez hornitu ondoren, honako hau
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua abian jartzeko eguna 2015eko uztailaren 1a izango da.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko ekainaren 17an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.