Arautegia

Inprimatu

160/2025 DEKRETUA, uztailaren 22koa, zeinaren bidez «Finantzen Euskal Institutua» zuzenbide pribatuko erakunde publikoari baimena ematen baitzaio «Ekarpen Private Equity SA» merkataritza-sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 157
  • Hurrenkera-zk.: 3618
  • Xedapen-zk.: 160
  • Xedapen-data: 2025/07/22
  • Argitaratze-data: 2025/08/21

Testu legala

2025eko uztailaren 4an, Finantzen Euskal Institutuaren Administrazio Kontseiluak, Finantzen Euskal Institutua arautzen duen abenduaren 21eko 19/2023 Legearen 3.1 artikuluko e) eta f) letretan aurreikusitako ahalmenen arabera, «Ekarpen Private Equity SA» sozietateari hogeita sei milioi ehun eta hamaika mila eta egun eta hamar (26.111.110) euroko ekarpena egiteko erabakia hartu zuen, sozietatearen kapital-zabalkuntzaren karietara, 5.222.222 akzio berri harpidetuta, Finantzen Euskal Institutuaren aurrekontuaren kargura. Kapital-zabalkuntzaren ondoren, FEIk eutsiko egingo lioke Ekarpenen kapital sozialean duen partaidetza-portzentajeari, hau da, % 34,81ri.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 110.1 artikuluan ezartzen denez, enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Eskuratzea doakoa ez bada behintzat, dekretuan nahitaezkoa da adierazita uztea sozietateak zer xede duen eta EAEk, zuzenean nahiz zeharka, zer partaidetza-ehuneko izango duen sozietatean.

«Ekarpen Private Equity SA» merkataritza-sozietate bat da, eta haren helburu sozial nagusia da enpresak sustatzea edo bultzatzea, haietan aldi baterako inbertsioak eginez, akzioak edo enpresen kapitaleko partaidetzak harpidetzeko edo eskuratzeko eskubidea eman dezaketen beste balore edo finantza-tresna batzuk eskuratuz, eta maileguak, partaidetzakoak izan edo ez, edo enpresak finantzatzeko beste eragiketa batzuk emanez, bai eta aipatutako finantza-tresnak edukiz, administratuz eta kudeatuz ere.

Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2025eko uztailaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik