Arautegia

Inprimatu

159/2026 DEKRETUA, urriaren 6koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda onartzen duen dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 4186
  • Xedapen-zk.: 159
  • Xedapen-data: 2026/10/06
  • Argitaratze-data: 2026/10/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioentzat eta langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da; besteak beste, ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren eta maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretuaren bidez (dekretu horiek aldatzen dituzte funtzionarioentzat eta langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendak, hurrenez hurren, batzuen zein besteen analisi funtzionalak egiteko prozesuak amaitu eta gero) eta maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren bidez (dekretu hori da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioen kidegoak eta eskalak arautzen dituen azaroaren 11ko 7/2021 Legera egokitzeko).

Lanpostu-zerrendak Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko tresna dira, eta, beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetze aldera.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak zenbait epai eman ditu, osorik edo partzialki baiestekoak, maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuari lotuta (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda onartzen du) jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoetan, (zehazki, otsailaren 4ko 65/2025 Epaia, 33/2023 AAE; otsailaren 11ko 87/2025 Epaia, 29/2025 AAE, eta apirilaren 9ko 202/2025 Epaia, 35/2023 AAE), bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezi eta salbuespenezkoetan interesdunek jarritako errekurtsoetan ere (zehazki, abenduaren 4ko 567/2024 Epaia, 546/2023 AAE; 2024ko apirilaren 19ko 199/2024 Epaia, 313/2023 AAE, eta 2026ko ekainaren 3ko 252/2026 Epaia, 151/2023 AAE).

Epai horiek behar bezala betearazteak berekin dakar lanpostu-zerrenda aldatzea, horretarako aurreikusitako prozeduraren arabera, eta, zehazki, honako hauek aldatzea: III. eranskina (LZko eskalak, ikasketa-eremuak eta araututako lanbideak) eta IV. eranskina (LZn araututako ikasketa-eremuetako eta lanbideetako titulazioen txostena), guztiak ere maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuan jasota (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda onartzen du).

Horiek horrela, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko urriaren 6an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2026ko urriaren 6an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.