Arautegia
Inprimatu154/2026 DEKRETUA, irailaren 22koa, Vitoria-Gasteizko Udalak, nahitaezko desjabetzea egiteko, «Zadorra ibaia uholdeen aurka babesteko proiektua, IV. fasea - Crispijana-Gobeo HUA» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 191
- Hurrenkera-zk.: 4128
- Xedapen-zk.: 154
- Xedapen-data: 2026/09/22
- Argitaratze-data: 2026/10/06
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Vitoria-Gasteizko Udalak, «Zadorra ibaia uholdeetatik babesteko proiektuaren IV. fasea Krispijana-Gobeo HUA» izeneko espedientea egin eta formalki onartu ondoren, proiektua gauzatzeko lursail guztiak erabilgarri izateko beharra adierazi zuen.
Vitoria-Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko martxoaren 6an, nahitaezko desjabetzearen espedienteari hasiera ematea eta eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabaki zuen, hilabeteko epean, Arabako Aldizkari Ofizialean (ALHAO, 32. zk., 2026ko martxoaren 16koa), Vitoria-Gasteizko Udaleko iragarki-oholean (2026ko martxoaren 16tik apirilaren 10era), El Correon (Arabako edizioa), 2026ko martxoaren 17an, eta Diario de Noticias de Álava egunkarian, 2026ko martxoaren 17an, argitaratutako iragarkien bidez. Ondoren, 2026ko maiatzaren 15ean egindako bilkuran, Vitoria-Gasteizko Udalak erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea proiektu horren eraginpeko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta zehaztuta geratu dira, espedientean jasota dagoen zerrendan identifikatzeko behar diren datuekin.
Aurreikusitako jarduketa premiazkoa da, atzeraezintzat jotzen baita proiektua gauzatzea, beharrezkoa baita Zadorra ibaiak sortzen dituen uholde-arazoak konpontzeko, Vitoria-Gasteizko ipar-mendebaldean, zehazki, Astegietako herrigunean, Krispijana auzoraino.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaezko desjabetzea aplikatzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea. Nahitaezko desjabetzea egikaritze-unitate osoei, lurraldearen hirigintza-antolamenduko sistema orokorrei edo haren elementuren bati edo hiri-lurzoruan jarduketa isolatuak egiteko unitateei aplikatuko zaie. Lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailburuari dagokio, lege-testu horren 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, dagokion proposamena Gobernu Kontseiluari aurkeztea.
Ondorioz, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2026ko irailaren 22an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aldez aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko irailaren 22an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,
DENIS ITXASO GONZÁLEZ.