Arautegia

Inprimatu

153/2025 DEKRETUA, uztailaren 22koa, Carmelo Urza Larrauri jaunari «Lan Onari» goraipamena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 145
  • Hurrenkera-zk.: 3379
  • Xedapen-zk.: 153
  • Xedapen-data: 2025/07/22
  • Argitaratze-data: 2025/08/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

Eusko Jaurlaritzaren goraipamenak eta ohoreak arautzen dituen urriaren 22ko 236/1996 Dekretuak 7. artikuluan jasotzen du Lan Onari tituluak eguneroko lanean izandako dedikazioagatik, jarraikortasunagatik eta ekimena edukitzeagatik nabarmendu diren euskal herritarrei ematen diela aitormena, betiere bere merezimenduak ageri-agerikoak badira.

Carmelo Urza Larrauri Filologia Hispanikoan doktorea da Iowako Unibertsitatean eta, nahiz eta oso gaztea zela Estatu Batuetara bizitzera joan, beti nabarmendu da bere euskal sustraiei eusteagatik eta Euskadiren eta Estatu Batuen artean harremanak estutzeko egindako lanagatik. Horren adibide argia da 1982an sortutako USAC (University Studies Abroad Consortium) partzuergoa. Unibertsitate-partzuergo horren helburua da mendebaldeko Amerikako eta Euskal Herriko ikasleen artean zubiak eraikitzea, eta, EHUrekin egindako hitzarmen baten bidez, partzuergo horrek Euskadin egonaldiak antolatzen ditu hizkuntza eta kultura, artea, ekonomia edo enpresa-administrazioa ikastera hurbiltzen diren Ipar Amerikako ikasle-taldeentzat.

Partzuergoaren sorreratik, Estatu Batuetako eta hogeitik gora herrialdetako milaka unibertsitate-ikaslek egonaldiak egin dituzte Euskal Herrian, eta egonaldi horietan, ezagutza akademikoak eskuratzeaz gain, euskal kultura ezagutzeko aukera ere izan dute. Era berean, Ipar Amerikako 100 irakaslek baino gehiagok beren irakasgaiak eman ahal izan dituzte, partzuergo horrek antolatutako euskal programetan. EHUrekin sinatutako akordio horri esker, gainera, 200 euskal irakaslek baino gehiagok Estatu Batuak bisitatu ahal izan dituzte USAC partzuergoaren beken bidez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko gero eta ikasle gehiagok Estatu Batuekin antolatutako unibertsitateko elkartruke-programetan parte hartu ahal izan dute.

Carmelo Urza jaunak esparru akademikoan egindako lan bikaina kontuan hartuta, euskal kultura atzerrian nabarmenki zabalduz Estatu Batuen eta Euskadiren artean harremanak estutzeko erakutsitako etengabeko ahalegin eta ekimenagatik eta Euskal Herriaren lagunen nazioarteko sarea garatzeko egin duen ekarpen aitzindariagatik, bidezkoa da Carmelo Urza jaunari goraipamena ematea, Eusko Jaurlaritzaren goraipamenak eta ohoreak ematea arautzen duen urriaren 22ko 236/1996 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Horretarako, lehendakariaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko uztailaren 22an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko uztailaren 22an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.