Arautegia

Inprimatu

150/2025 DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, nahitaez desjabetzeko, ondasun eta eskubide hauek okupatzea Zalla udalerrian: «Enkarterri Eskualdea lehen mailako sarearen bidez hornitzeko Proiektua, 2.2.1 Tartea: Avellaneda-Kadagua Ibaia» gauzatzeko beharrezkoak direnak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 145
  • Hurrenkera-zk.: 3383
  • Xedapen-zk.: 150
  • Xedapen-data: 2025/07/15
  • Argitaratze-data: 2025/08/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

«Enkarterri Eskualdea lehen mailako sarearen bidez hornitzeko Proiektua, 2.2.1 Tartea: Avellaneda-Kadagua Ibaia» deritzon proiektuaren espedientea formalki prestatu eta onartu ondoren, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak adierazi zuen lursail guztiak erabilgarri behar zituela proiektua gauzatzeko.

2023ko azaroaren 7an, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak erabaki zuen, batetik, nahitaezko desjabetze-espedienteari hasiera ematea, eta, bestetik, jendaurrean jartzea, hamabost eguneko epean, eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrenda, hala prentsan nola 2024ko urtarrilaren 4ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (3 zk.) iragarkiak jarrita. Geroago, 2025eko apirilaren 7an egindako bilkuran, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea proiektuaren eraginpeko eskubideak eta ondasunak urgentziaz okupatu beharrekoak direlako adierazpena egin zezan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko behar adina datuekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen, egoki zenean, eta alegazio bat aurkeztu zen, administrazio-espedientean adierazten denez.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luzaezintzat jotzen da eskatzaileak adierazitako honako inguruabar hauengatik:

Proiektu hau gauzatzeko lurrak lehenbailehen okupatzea justifikatzen da Enkarterrietako eskualdeko biztanleentzat edateko uraren hornidura egokia eta segurua bermatu behar delako, indarrean dagoen legerian ezarritako kalitate-estandarrak betez eta gaur egun dauden arazoei irtenbidea emateko.

Hauek dira proiektu horiek ez gauzatzeak pertsona horien osasunean dituen eraginak:

Ametzaga auzoa ur gordinaren harguneen bidez hornituta dago, kontsumitu aurretik tratamendurik jaso gabe, eta horrek ez du ahalbidetzen uraren kalitate mikrobiologikoa bermatzea, ezta mineraletan duen edukia ere, giza kontsumorako urari buruzko araudiaren baldintzen arabera. Hori dela eta, euri garaian, ur-bilketetan uhertasuna handitzen denez, hornidura eten egin behar da.

Ur gordin bidezko hornidurak arrisku nabarmenak ditu hornitutako uraren kalitateari dagokionez.

Azken urteotan, gorabehera horien ondorioz, askotan ez da bete hornidura-uraren kalitatea, eta etengabeko etenak sortzen dira horniduran, herritarren ongizateari eta bizi-baldintzei eraginez.

Lehendik dauden instalazioen narriadurak sarea partzialki edo erabat kolapsatzeko arriskua areagotzen du, eta horrek Zalla eta Gueñesko udalerriaren zati batean zerbitzua luzaroan etetea eragin dezake.

Zerbitzuaren kalitatean zuzeneko ondorioak: sareko presio eta emari egokiari eusteko zailtasunak uraren kalitate mikrobiologikoari eragiten dioten gorabeherak sortzen ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio deklaratzea urgentziaz okupatu behar direla nahitaez desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari dagokio horretarako proposamena aurkeztea Gobernu Kontseiluari.

Hori dela eta, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak, 2025eko uztailaren 15eko bilkuran gaia aztertu ondoren, honako hau

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko uztailaren 15ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,

DENIS ITXASO GONZÁLEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik