Arautegia

Inprimatu

143/2022 DEKRETUA, azaroaren 22koa, Asociación «ASCUDEAN», familias cuidadoras y personas dependientes izeneko elkartea, onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 232
  • Hurrenkera-zk.: 5291
  • Xedapen-zk.: 143
  • Xedapen-data: 2022/11/22
  • Argitaratze-data: 2022/12/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Asociación «ASCUDEAN», familias cuidadoras y personas dependientes izeneko elkarteak, aitormen hori emateko eskatu du. Bere ustez, elkartea onura publikokoa dela aitortzea merezi du interes orokorra sustatzen duelako egiten dituen jardueren bidez, batez ere mendeko pertsonak etxeetan zaintzen dituzten familiei laguntzeko, haien bizi-kalitatea hobetzen eta zaintzailearen alderdi bio-psiko-sozialak azpimarratzen dituzten hainbat programaren bidez.

Asociación «ASCUDEAN», familias cuidadoras y personas dependientes izeneko elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (zenbakia: AS/A/09064/2001), 2001eko martxoaren 7ko Ebazpena dela bide.

Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere eginkizunak.

Eratu zenetik, Asociación «ASCUDEAN», familias cuidadoras y personas dependientes izeneko elkarteak bere jarduerak bere helburu nagusia lortzera bideratzen ditu, hau da, familia zaintzaileen, mendeko pertsonen eta etxeko osasun-laguntzako langileen ongizatea.

Jarduera horiek guztiak interes orokorrekotzat jotzen ditu gizarteak, oro har.

Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluak xedatutakoarekin bat eginez, onura publikoa Gobernu Kontseiluak emandako dekretu baten bidez aitortuko da, gaiaren arabera egoki diren sailek proposamena egin ostean. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta sailek eta erakundeek egindako txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, entitate eta erakunde interesdunek emandako txostenak ikusi ondoren, Gobernu Kontseiluak 2022ko azaroaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko azaroaren 22an.

LEHENDAKARIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBÉNIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik