Arautegia

Inprimatu

138/2021 DEKRETUA, maiatzaren 18koa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: Ezkio-Itsason, Ezkioko saneamendu proiektua burutzeko beharrezko ondasunak eta eskubideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 99
  • Hurrenkera-zk.: 2926
  • Xedapen-zk.: 138
  • Xedapen-data: 2021/05/18
  • Argitaratze-data: 2021/05/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Gipuzkoako Foru Aldundiak, «Ezkioko saneamendu proiektua» delakoaren espedientea formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuen.

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuak 2020ko abuztuaren 6an emandako Foru Aginduaren bidez, honako hau ebatzi zen: nahitaezko desjabetze-espedientea hastea eta ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, hogei eguneko epean. Foru agindu hori prentsan eta 2020ko abuztuaren 31ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (165. zk.), eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinarazi zitzaien. Geroago, 2020ko abenduaren 15ean egindako bilkuran, Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzari proiektuak ukitzen dituen eskubideak eta ondasunak okupatzeko urgentziaren adierazpena eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta bi alegazio aurkeztu ziren, administrazio-espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luzaezintzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:

Gaur egun, Ezkio herriak natura ingurunera isurtzen ditu bere hondakin-urak, aurretiko ia tratamendurik gabe. Noizbehinka badaude hobi septikoak erreken ibilguetara solidoak iritsi ez daitezen, baina arazketa-sistema horien eraginkortasuna ez da ia hautematen materia organikoak eragindako kutsadura saihesteari dagokionez. Oro har, isurketa horien hartzailea indar gutxiko ur-ibilgu bat da, eta horrek areagotu egiten du isurketen eragina.

Bizilagunek eta ganaduak irispidea dute erreka-ibilgu horietara, eta, ondorioz, konpondu beharreko osasun arazoa da. Baina, badira ere konponbidearen premia justifikatzen duten ingurumen arrazoiak; izan ere, ingurune naturalaren kutsadurak zuzenean eragiten die hor garatzen diren habitat eta espezieei.

Proiektu hau gauzatzean, ingurunearekiko desegokiak diren isurketa horiek ezabatuko dira. Isurketa horiek Santa Lutziko sistema orokorrarekin lotuko dira, eta handik Legorretako HUAraino eramango dira. Instalazio horretan, behar bezala araztuko dira eta ingurunera isuriko dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari zegokion horretarako proposamena aurkeztea Jaurlaritzaren Kontseiluari.

Hori dela eta, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak, 2021eko maiatzaren 18ko bilkuran gaia aztertu ondoren, honako hau

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aurretiaz berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko maiatzaren 18an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik