Arautegia

Inprimatu

136/2025 DEKRETUA, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez aitortzen baita «Ortzadar» Asociación guipuzcoana a favor de las personas con inteligencia límite / «Ortzadar» Adimen limitedun pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea onura publikokoa dela.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 3144
  • Xedapen-zk.: 136
  • Xedapen-data: 2025/07/01
  • Argitaratze-data: 2025/07/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak ezartzen du onura publikokotzat aitortu ahal izango direla Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak, baldin eta, beren jardueren bidez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen betetzen badituzte eta, gainera, artikulu horretan aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte.

Aitorpen hori Gobernu Kontseiluak erabakitako dekretu bidez egiten da, Onura Publikoko Elkarteei eta horien Babesletzari buruzko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuaren II. kapituluan arautzen den espedientea izapidetu ondoren, eta diskrezionala da, elkarte eskatzaileak garatutako helburuek eta jarduerek merezi duten balorazioaren arabera.

Ildo horretatik, 2024ko uztailaren 17an, «Ortzadar» Asociación guipuzcoana a favor de las personas con inteligencia límite / «Ortzadar» Adimen limitedun pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea aitorpen hori eskatu zuen, Onura Publikoko Elkarteen Babesletzari zuzendutako idazki baten bidez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/G/16698/2012 zenbakiarekin inskribatuta dago, 2012ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bidez.

Gipuzkoako Lurralde Historikoan burutzen ditu bere funtzioak, eta, eratu zenetik, bere helburu nagusiak lortzera zuzentzen ditu bere jarduerak, bereziki, mugako adimena duten pertsonen eskubideak zaintzera, laguntza integrala eta diziplina anitzekoa eskaintzera, haien autonomia eta autogobernua bultzatzeko, eta, horrela, haien komunitate-bizitza normalizatzen laguntzen du, bai eta mugako adimena duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea eta gizartea sentsibilizatzea helburu duten zentroak, zerbitzuak, ekintzak eta jarduerak sustatzera ere.

Onura publikoa aitortzeko eskaerarekin bat egin dute entitate hauek: Tolosako Udala, Villabonako Udala eta Sutargi enplegu-zentro berezia.

Bestalde, 2025eko maiatzaren 30ean, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak aldeko balorazio-txosten teknikoa eman zuen. Txosten horretan, dagozkion sailek proposatuta onura publikoa aitortu aurretik, bete beharreko lege- eta erregelamendu-eskakizun guztiak betetzen direla justifikatzen da.

Ondorioz, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, bai eta Gobernu Kontseiluak 2025eko uztailaren 1ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko uztailaren 1ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik