Arautegia

Inprimatu

136/2022 DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioen lanpostuen zerrenda onartzen duen maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren hutsak zuzentzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 222
  • Hurrenkera-zk.: 5020
  • Xedapen-zk.: 136
  • Xedapen-data: 2022/11/15
  • Argitaratze-data: 2022/11/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak eta omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen badu.

Idazpuruan aipatutako dekretua maiatzaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (98. zenbakia). Dekretu horretan aipatutakoen moduko hutsak egin direnez, zuzendu egin behar dira.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2022ko azaroaren 15ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko azaroaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.