Arautegia

Inprimatu

133/2023 DEKRETUA, irailaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta organismo autonomoetako funtzionarioen eta langile lan-kontratudunen lanpostuen zerrendak onartzen dituzten dekretuak aldatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 184
  • Hurrenkera-zk.: 4416
  • Xedapen-zk.: 133
  • Xedapen-data: 2023/09/12
  • Argitaratze-data: 2023/09/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioei eta langile lan-kontratudunei gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da, besteak beste ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez eta maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretuaren bidez (dekretu horiek aldatzen dituzte funtzionarioei eta langile lan-kontratudunei gordetako lanpostuen zerrendak, hurrenez hurren, batzuen zein besteen analisi funtzionalak egiteko prozesuak amaitu eta gero), eta maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren bidez (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioen kidegoak eta eskalak arautzen dituen azaroaren 11ko 7/2021 Legera egokitzeko dena).

Lanpostuen zerrendak Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko tresna dira, eta, beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu diren eta aldeko ebazpena jaso duten aldaketak sartu behar dira aldizka, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. artikuluan aurreikusitakoa betetze aldera.

Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko irailaren 12ko bileran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Artikulu bakarra Funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen I. eta II. eranskinetan jasota daude, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioen kidegoak eta eskalak arautzen dituen azaroaren 11ko 7/2021 Legera egokitzeko maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren bidez onartu ziren.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA Ondorioak.

  1. Dekretu honen I. eranskinean jasotako aldaketek ondorioak izango dituzte dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Dekretu honen II. eranskinean jasotako aldaketek 2023ko urriaren 2tik aurrera izango dituzte ondorioak.

    Vitoria-Gasteizen, 2023ko irailaren 12an.

    Lehendakaria,

    IÑIGO URKULLU RENTERIA.

    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

    OLATZ GARAMENDI LANDA.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.