Arautegia
Inprimatu132/2025 DEKRETUA, ekainaren 24koa, Bilboko Portuko Agintaritzako presidentea kargutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 127
- Hurrenkera-zk.: 3030
- Xedapen-zk.: 132
- Xedapen-data: 2025/06/24
- Argitaratze-data: 2025/07/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia
Testu legala
Honelaxe dago jasota Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 31.1 artikuluan:
Autonomia Erkidegoko eta Ceuta eta Melillako hirietako organo eskudunak izendatu eta kargugabetuko du portu-agintaritzako presidentea, gaitasun profesional ezaguna duten eta eginkizun horretarako egokiak diren pertsonen artean. Sustapen Ministerioari horren berri eman eta gero, dagokion aldizkari ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da izendapena edo kargugabetzea.
Horiek horrela, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2025eko ekainaren 24an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Dekretu honek 2025eko uztailaren 16tik aurrera izango ditu.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko ekainaren 24an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.