Arautegia

Inprimatu

129/2022 DEKRETUA, azaroaren 2koa, Kelle Herrialdean (Senegal) Osasuna Sustatzeko Elkartea izeneko elkarteari onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 217
  • Hurrenkera-zk.: 4904
  • Xedapen-zk.: 129
  • Xedapen-data: 2022/11/02
  • Argitaratze-data: 2022/11/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Kelle Herrialdean (Senegal) Osasuna Sustatzeko Elkartea izeneko elkarteak aitormen hori emateko eskatu du. Bere ustez, elkarteak onura publikokoa dela aitortzea merezi du interes orokorra sustatzen duelako, batez ere Kelle eskualdean, laguntza humanitarioaren esparruan egiten dituen jardueren bidez, lankidetzan aritzeko eta garapen-proiektuak sustatzeko, gizarte-, hezkuntza-, osasun- eta/edo prestakuntza-arlokoak.

Kelle Herrialdean (Senegal) Osasuna Sustatzeko Elkartea izeneko elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (zenbakia: AS/G/21817/2018), Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak 2018ko uztailaren 30ean emandako Ebazpena dela bide.

Gipuzkoan eta Kelle (Senegal) eskualdean garatzen ditu bere eginkizunak.

Eratu zenetik, Kelle Herrialdean (Senegal) Osasuna Sustatzeko Elkarteak bere helburu nagusiak lortzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak egiten ditu, hau da, osasun-hezkuntzaren bitartez bizi-ohitura osasungarriak sustatzea, Kelleko Osasun Zentroko osasun-langileen prestakuntzan laguntzea, patologia ohikoenen kontrola eta tratamendua hobetze aldera, kirurgia anbulatorioak egitea, medikazioa eta osasun-materiala eramatea, osasun-langileekin batera lanak egitea eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzan hezkuntza sustatzea.

Jarduera horiek guztiak interes orokorrekotzat jotzen ditu gizarteak, oro har.

Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluak xedatutakoarekin bat eginez, onura publikoaren deklarazioa Gobernu Kontseiluak emandako dekretu bidez egingo da, gaiaren arabera egoki diren sailek proposamena egin ostean. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta sailek eta erakundeek egindako txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, entitate eta erakunde interesdunek emandako txostenak ikusi ondoren, Gobernu Kontseiluak 2022ko azaroaren 2an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko azaroaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik