Arautegia
Inprimatu126/2025 DEKRETUA, ekainaren 17koa, zeinaren bidez gaitzen baitira 18.718.371,00 euroko kredituak 7311 Programan (Energia eta Meatzeen Politika eta Garapena), diru-sarrerak lortu baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2025eko ekitaldiko aurrekontuko 9211 Programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila; Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 127
- Hurrenkera-zk.: 3028
- Xedapen-zk.: 126
- Xedapen-data: 2025/06/17
- Argitaratze-data: 2025/07/07
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Industria; Ogasun; Ingurumena; Ekonomia
Testu legala
Apirilaren 1eko 3/2025 Errege Lege Dekretuak 2025erako mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programa (Moves III) ezartzen du, baita laguntza horien zuzeneko emakida ere autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei. 266/2021 Errege Dekretuaren (apirilaren 13koa) V. eranskinean ezarritako aurrekontu-banaketari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoari 18.718.371,00 euroko zenbatekoa dagokio.
Kantitate hori Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian ingresatu da, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institututik (IDAE), horrenbestez, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak 18.718.371,00 euroko zenbatekoa gaitzea eskatzen du EEEk gauzatu beharreko mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programarako (Moves III).
Horregatik, kreditua gaitzen da, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin.
Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko ekainaren 17an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe
(Ikus .PDF)
Kreditu hori sortu da diru-kopuru bera lortu delako honako diru-sarreren egoera-orri honetan:
(Ikus .PDF)
Funtsak mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programa (Moves III) finantzatzera bideratuko dira.
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko ekainaren 17an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.