Arautegia

Inprimatu

124/2025 DEKRETUA, ekainaren 10ekoa, kargu publikoaren bateragarritasuna adierazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 117
  • Hurrenkera-zk.: 2779
  • Xedapen-zk.: 124
  • Xedapen-data: 2025/06/10
  • Argitaratze-data: 2025/06/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Maria Ubarretxena Cidek, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak, bateragarritasun-baimena eskatu du Arrasateko «Iturripe» Aisialdi eta Kultura Elkartearen (aurrerantzean, Iturripe Elkartea) zuzendaritza-batzordeko idazkari jardun ahal izateko (erregistro-zenbakia: AS.R.P.G.01325), 2025eko apirilaren 1etik 2027ko apirilaren 1era.

Gipuzkoako elkarte hori 1981ean eratu zen, izaera ludiko hutsarekin, haren estatutuetan jasotako gizarte-baliotik ondorioztatzen den bezala: lagunen bilgunea eratzea ordu libreetan atsegin hartzeko, bazkideen aisialdirako eta kulturarako era guztietako jarduerak sustatuz eta landuz.

Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legeak (aurrerantzean, 1/2014 Legea) III. kapituluan arautzen du (12. artikulutik 19.era) kargu publikodunek bete beharreko bateraezintasun-araubidea.

1/2014 Legearen 14.1.d) artikuluak xedatzen duenez, kargu publikoa izatea bateragarria izango da fundazioetan, elkarteetan edo irabazi-asmorik gabeko erakundeetan parte hartzean datzan jarduera pribatuarekin, bai eta interes sozial edo kulturalekoak diren eta balio sozialak sustatzen dituzten jarduerekin ere, betiere inolako ordainsaririk ez badakarte, interes publikoa kaltetzen ez badu, eta gainera, kargu publikodunak bere eginkizunak betetzean duen inpartzialtasuna edo independentzia arriskuan jartzen ez bada.

Artikulu horretan xedatutakoa kontuan hartuta, María Ubarretxena Cid andreak Iturripe elkarteko presidenteak emandako ziurtagiri bat erantsi dio eskabideari. Ziurtagiri horretan modu frogagarrian egiaztatzen da ez duela inolako ordainsaririk jasoko elkarte horretako zuzendaritza-batzordeko idazkari-kargua betetzeagatik. Era berean, argitu behar da ez dela arrazoizko zantzurik hauteman susmatzeko irabazi-asmorik gabeko elkarte bateko zuzendaritza-batzordeko idazkari aritzeak arriskuan jar dezakeela interes publikoa edota María Ubarretxena Cid andreak Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu gisa duen inpartzialtasuna edo independentzia.

1/2014 Legearen 19.3 artikuluaren a) letrak xedatzen duenez, Gobernu Kontseiluari dagokio bateragarritasun-baimena ematea edo ukatzea gobernukideei, funtzio publikoaren arloa mende duen saileko titularrak txostena egin ondoren. Kontuan hartuta, kasu honetan, 1/2014 Legeak 19.3. a) artikuluan xedatzen duen txostena eman behar duen pertsona bateragarritasun-baimena eskatzen duen pertsona bera dela, beste organo bat izendatu behar da bere gain har dezan, ordezko gisa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak eskatutako bateragarritasun-baimenari buruzko espedientea izapidetzeko eta Gobernu Kontseiluari aurkezteko lana. Horretarako, 2025eko maiatzaren 20an, lehendakariak erabaki zuen Noël d 'Anjou Olaizola, Ogasun eta Finantzetako sailburua, izendatzea aipatutako espedientea izapidetzeko eta Gobernu Kontseiluari aurkezteko organo eskuduna izateko.

Ordezkapena ikusirik, 1/2014 Legearen 19.3 a) letran xedatutako txostena igorri du Ogasun eta Finantzetako sailburuak, 2025eko maiatzaren 28an, María Ubarretxena Cid andreak eskatutako bateragarritasun-baimena ematearen aldekoa, hain zuzen.

Horregatik guztiagatik, baimenaren xede den jarduera pribatua 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubidearen arabera analizatu eta arau horretan araututako prozedura-izapide guztiak bete direnez, Gobernu Kontseiluak 2025eko ekainaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren,

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, horren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko ekainaren 10ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik