Arautegia
Inprimatu122/2025 DEKRETUA, ekainaren 10ekoa, kargu publikoaren bateragarritasuna adierazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 117
- Hurrenkera-zk.: 2780
- Xedapen-zk.: 122
- Xedapen-data: 2025/06/10
- Argitaratze-data: 2025/06/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Perez Iglesiasek bateragarritasun-baimena eskatu du jarraian zehazten diren bi jarduera pribatuak gauzatzeko:
EHUko kultura zientifikoko katedrak antolatutako «Naukas» ekitaldian hizlari gisa parte hartzea. Juan Ignacio Perez Iglesiasek ordubeteko parte-hartzea izango du.
«Bizitza mugan» izeneko liburua argitaratzea. Giza biologiari buruzkoa da liburua.
Ekainaren 26ko 1/2014 Legeak arautzen du kargu publikodunek bete beharreko bateraezintasun-araubidea (kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzeko Legea, III. kapitulua, 12. artikulutik 19.era).
1/2014 Legearen 14.1.b) artikuluak xedatzen duenez, kargu publikoa izatea bateragarria izango da jarduera pribatu honekin: «noizbehinka parte hartzea kongresu, jardunaldi, mintegi, ikastaro eta hitzaldietan [...]», betiere jarduera pribatu horrek arriskuan jartzen ez badu kargu publikodunak bere eginkizunak betetzean duen inpartzialtasuna edo independentzia, interes publikoari kalterik egiten ez badio, eta, gainera, ez bada lan-harreman baten edo zerbitzuak emateko kontratu baten ondorio.
Era berean, lege horren 14.1.c) artikuluak xedatzen du kargu publikoa izatea bateragarria izango dela hauekin: «sortutako nahiz produzitutako literatura-, arte-, zientzia- edo teknika-lanak [...]», baldin eta jarduera pribatu horrek ez badu arriskuan jartzen kargu publikodunak bere eginkizunak betetzean duen inpartzialtasuna edo independentzia, interes publikoari kalterik egiten ez badio eta, gainera, ez bada lan-harreman baten edo zerbitzuak emateko kontratu baten ondorio.
1/2014 Legearen 14.1 artikuluaren b) letran xedatutakoa kontuan hartuta, Juan Ignacio Perez Iglesiasek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu du, zehazteko eman nahi duen konferentzia ez dela lan-harreman baten edo zerbitzuak emateko kontratu baten ondorio.
Ildo beretik, araudi beraren 14.1 artikuluaren c) letran xedatutakoari jarraikiz, Juan Ignacio Perez Iglesiasek bigarren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu du, zehazteko argitaratu nahi duen liburua ez dela lan-harreman baten edo zerbitzuak emateko kontratu baten ondorio.
Azkenik, argitu behar da ez dela arrazoizko zantzurik ikusi susmatzeko deskribatutako jarduera pribatuek arriskuan jar dezaketela interes publikoa edota Juan Ignacio Perez Iglesias jaunak Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu kargua betetzean dituen inpartzialtasuna edo independentzia.
Aurrekoa alde batera utzi gabe, 1/2014 Legearen 19.3 artikuluaren a) letrak xedatzen duenez, Gobernu Kontseiluari dagokio gobernu-kideen bateragarritasuna baimentzea edo ukatzea, funtzio publikoaren arloa mende duen saileko titularrak txostena egin ondoren. Artikulu horretan aipatutako txostena 2025eko maiatzaren 28an eman zuen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak, eta eskatutako bateragarritasun-baimenaren aldeko ondorioa eman zuen.
Hori guztia dela eta, dekretu honetan dagoeneko aztertu dira baimendu beharreko jarduera pribatuak, 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubidearen arabera, eta zorrotz bete dira arau horretan erregulatutako prozedura-izapide guztiak, Gobernu Kontseiluak 2025eko ekainaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren. Horrenbestez, honako hau
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, horren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Dekretu honek interesdunari jakinarazi zaion egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 10ean.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.