Arautegia

Inprimatu

110/2021 DEKRETUA, martxoaren 16koa, zeinaren bidez presakotzat deklaratzen baita Añarbeko Uren Mankomunitateak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: Usurbilen, Usurbilgo Aginaga auzoko saneamenduaren proiektua burutzeko beharrezko ondasunak eta eskubideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 58
  • Hurrenkera-zk.: 1686
  • Xedapen-zk.: 110
  • Xedapen-data: 2021/03/16
  • Argitaratze-data: 2021/03/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Añarbeko Uren Mankomunitateak, «Usurbilgo Aginaga auzoko saneamenduaren proiektua» delakoaren espedientea formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuen.

2019ko otsailaren 22an, Añarbeko Uren Mankomunitateak honako hau erabaki zuen: nahitaezko desjabetze-espedientea hastea eta ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, hamabost eguneko epean. Erabaki hori Usurbilgo udaletxeko iragarki-taulan eta 2019ko apirilaren 1eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (62. zk.) argitaratu zen, eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinarazi zitzaien. 2019ko otsailaren 22an ere, Añarbeko Uren Mankomunitateak erabaki zuen proiektuak ukitzen dituen eskubideak eta ondasunak okupatzeko presaren deklarazioa eskatzea Eusko Jaurlaritzari, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Presaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta hamar alegazio aurkeztu ziren, administrazio-espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luzaezintzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:

Usurbilgo Aginaga eta Txokoalde auzoetako hondakin-urak Oria ibaira isurtzen dira, tratamendurik jaso gabe.

Egoera honi konponbidea emateko, beharrezkoa da proiektuan jasotako obrak egitea. Hau da, kolektore berri bat egitea, ibaiarekiko paraleloa, Aginagatik abiatuko dena eta Usurbilgo Zumartegi poligonoan Usurbil - Lasarte-Oria - Hernaniko hodi biltzaile nagusiarekin lotuko dena. Halaber, beharrezkotzat jotzen da honako hauek egitea: bigarren mailako kolektoreak eta ekaitzen gainezkabidea, kolektorearen osagarri direnak, bai eta kolektoreak barne hartzen dituen bi ponpaketa-instalazioak ere.

Proiektuak jasotako obrak gauzatuz, azaleko uren kutsadura kimikoa ekidin nahi da, azken batean, ingurune hidrikoa eta giza osasuna behar bezala babesten direla bermatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak presaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: exekuzio-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari zegokion horretarako proposamena aurkeztea Gobernu Kontseiluari.

Hori dela eta, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak, 2021eko martxoaren 16ko bilkuran gaia aztertu ondoren, honako hau

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aurretiaz berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok dekretu hau azkenekoz argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko martxoaren 16an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik